Anna May Wong (Wong Liu-tsong jaiotza izenez, 1905eko urtarrilak 31961eko otsailak 3) estatubatuar aktorea izan zen, Hollywoodeko txinatar-amerikar jatorridun lehen aktore izarra kontsideratzen da eta baita nazioarteko ospea lortu zuen lehena ere. Bere karreran zehar zinema mutua, soinudun zinema, telebista, antzerkia eta irratia jorratu zituen.[1][2]

Anna May Wong

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturak黃柳霜
JaiotzaLos Angeles1905eko urtarrilaren 3a
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
HeriotzaSanta Monica1961eko otsailaren 3a (56 urte)
Hobiratze lekuaAngelus-Rosedale Cemetery (en) Itzuli
Heriotza moduaberezko heriotza: miokardio infartu akutua
Familia
AitaWong Sam Sing
AmaGon Toy Lee
Hezkuntza
HeziketaLos Angeles High School (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakzinema aktorea, antzerki aktorea, telebista-aktorea, abeslaria eta idazlea
Altuera65 hazbete
Jasotako sariak
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaChristian Science (en) Itzuli

IMDB: nm0938923 Allocine: 6633 Rottentomatoes: celebrity/anna_may_wong Allmovie: p77240 TCM: 208736 IBDB: 65511
Find a Grave: 1121 Edit the value on Wikidata

Bizitza aldatu

Txinatar jatorriko aiton-amonen biloba, Anna May Wong Los Angelesen jaio zen. Wong zinemaz maitemindu zen eta oso gaztetatik filmetan parte hartzen hasi zen. Zinema mutuaren garaian, The Toll of the Sea (1922) eta Douglas Fairbanksen The Thief of Bagdad (1924) filmetan parte hartu zuen. Wong modaren ikono bihurtu zen eta 1924an nazioarteko izar izatera iritsi zen.

 
Daughter of the Dragon filmeko Fu Manchu-ren alabaren papera izan zen estereotipoei lotutako bere azken lana.

Hollywooden antzezten zituen paperek estereotipoak etengabe indartzen zituztela ikusten zuen eta egoera horrekin zapuztuta Wong Europara joan zen 1920ko hamarraldiaren amaieran. Bertan, zenbait antzezlan eta film nabarmenen protagonista izan zen, horien artean Piccadilly (1929). 1930eko hamarkadaren lehen erdia AEB eta Europa artean bidaiatzen eman zuen, zineman eta antzerkian lan eginez. Soinua zinemaren munduan sartzen hasi zenean Wong hainbat filmetan agertu zen, hala nola Daughter of the Dragon (1931), Daughter of Shanghai (1937) eta Josef von Sternberg-en Shanghai Express-en (1932), Marlene Dietrich-ekin.[3]

1935ean, Wongek bere ibilbideko dezepziorik handiena izan zuen: Metro-Goldwyn-Mayerrek, Pearl S. Buck-en The Good Earth filmean O-Lan pertsonaia txinatar protagonistaren papera egiteko ez zuen Wong kontutan izan. MGMk, aldiz, Luise Rainer aukeratu zuen paper nagusirako, Paul Muni aktorearen emaztea interpretatuz. Honela, Rainer eta Muni aktore zuriek pertsonaia txinatarrak interpretatu zituzten pelikulan, yellowface deiturikoa eginez eta Hays Kodeak esandako arauak betetzez (kode honen arabera, filmeetan ez zen onartzen arraza ezberdinen arteko senar-emazte bikoteak agertzea). MGMk Wongi Lotus seduktorearen bigarren mailako papera eskaini zion, baina berak ez zuen eskaintza onartu.[4]

Wongek hurrengo urtea Txinan zehar bidaiatzen eman zuen, bere familiaren antzinako herria bisitatzen eta txinatar kultura ikasten. 30eko hamarkadaren amaieran, Paramount Picturesen B serieko zenbait filmetako protagonista izan zen, txinatarrak eta txinatar-amerikarrak modu positiboan erretratatu zituelarik.

 
Eugene Robert Richeek Paramount Picturesentzat 1937ko azaroaren 17an egindako erretratua. Daughter of Shanghai handik gutxira kaleratu zen.

Bigarren Mundu Gerran iraun zuen bitartean arreta gutxiago jarri zuen bere ibilbide zinematografikoan. Bere denbora eta dirua Japoniaren aurkako kausa txinatarrari laguntzera bideratu zuenen, Bigarren Txina-Japonia Gerran. 1950eko hamarkadan Wong eremu publikora itzuli zen telebistan egindako agerraldi batzuetan.

1951n, Wongek historia egin zuen The Gallery of Madame Liu-Tsong telebista-saioarekin, asiar-amerikar jatorriko protagonista zuen lehen film estatubatuarra izan zelarik. Flower Drum Song-en parte hartzeko asmoa zuen, baina 1961ean, 56 urte zituela, bihotzekoak jota hil zen.

Bere heriotzaren ondorengo hamarkadetan zehar, Wong, nagusiki, asiar emakumeei ezarri ohi zaien "Dragon Lady" estereotipoari lotuta oroitua izan zen. Bere jaiotzaren mendeurrenean bere bizitza eta karrera berrikusi eta berraztertuak izan ziren, ordea.

Lanak aldatu

Bere bizitzan osoan zehar 60 edo 61 film egin zituen Wongek, horietatik 40 zinema mutuaren garaian. Graham Russell Gao Hodges biografoak adierazi duenez, Just Joe, egozten zaion azken filma, baliteke Marie Yang aktoreak egin izana, Wong-en izena usurpatuz.[5]

Wongek izar bat jaso zuen Hollywoodeko Ospearen pasealekuan 1960ko otsailak 8an.[6]

Hona hemen bere lan batzuen zerrenda:

 
Toll of the Sea.
  • The Red Lantern (1919)
  • Bits of Life (1921)
  • The Toll of the Sea (1922)
  • The Thief of Bagdad (1924)
  • Peter Pan (1924)
  • A Trip to Chinatown (1926)
  • Old San Francisco (1927)
  • Piccadilly (1929)
  • Elstree Calling (1930)
  • The Flame of Love (1930)
  • The Road to Dishonour (1930)
  • Hai-Tang (1930)
  • Daughter of the Dragon (1931)
  • Shanghai Express (1932)
  • A Study in Scarlet (1933)
  • Limehouse Blues (1934)
  • Daughter of Shanghai (1937)
  • Dangerous to Know (1938)
  • King of Chinatown (1939)
  • Island of Lost Men (1939)
  • Bombs Over Burma (1942)
  • Lady from Chungking (1942)
  • Impact (1949)
  • Portrait in Black (1960)

Erreferentziak aldatu

  1. Chan, Anthony B.. (2007). Perpetually cool : the many lives of Anna May Wong (1905-1961). (1st pbk. ed. argitaraldia) Scarecrow Press ISBN 0-8108-4789-2. PMC 124064890. (Noiz kontsultatua: 2020-11-09).
  2. Gan, Geraldine. (1995). Lives of notable Asian Americans : arts, entertainment, sports. New York : Chelsea House Publishers ISBN 978-0-7910-2188-0. (Noiz kontsultatua: 2020-11-09).
  3. Zia, Helen; Gall, Susan B.. (1995). Notable Asian Americans. New York : Gale Research ISBN 978-0-8103-9623-4. (Noiz kontsultatua: 2020-11-25).
  4. Hodges, Graham Russell, 1946-. (2012). Anna May Wong : from laundryman's daughter to Hollywood legend. ([2nd ed.]. argitaraldia) Hong Kong University Press, HKU ISBN 978-988-220-890-2. PMC 795120409. (Noiz kontsultatua: 2020-11-30).
  5. Hodges, Graham Russell. (2004). Anna May Wong : from laundryman's daughter to Hollywood legend. New York : Palgrave Macmillan ISBN 978-0-312-29319-2. (Noiz kontsultatua: 2020-12-02).
  6. (Ingelesez) «Anna May Wong» Hollywood Walk of Fame 2019-10-25 (Noiz kontsultatua: 2020-12-02).

Kanpo estekak aldatu