Anis-belarria (Lentinellus cochleatus) Auriscalpiaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Jangarria, baina ez preziatua, ez da gomendatzen kontsumitzea. Nahiko ohikoa Euskal Herrian. Espezie nahasezina, bere itxuragatik eta anis usain eta zaporeagatik.

Anis-belarria
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaRussulales
FamiliaAuriscalpiaceae
GeneroaLentinellus
Espeziea Lentinellus cochleatus
P.Karst., 1879
Mikologia
 
orriak himenioan
 
inbutu-formako txapela
 
himenioa dekurrentea da
 
hanka biluzik dago
 
espora zuriak dauzka
 
saprobioa da
 
jangarria da

Oharra: ez fidatu soilik orri honetan ematen diren datuez perretxiko bat identifikatzeko orduan. Inolako zalantzarik izanez gero, kontsultatu aditu batekin.

Deskribapena aldatu

Kapela: 3 eta 8 cm arteko diametrokoa, oso irregularra, uhindua, tronpeta edo inbutu itxurakoa, ertza makurtuta, gingilduna eta uhindua. Azal leunekoa, gorrixka-lehoi kolorekoa edo okre-ardo kolorekoa.

Orriak: Oso dekurrenteak, estu, desberdinak, ertz koskaduna. Hasieran kolore zurixkakoak, eta gero arrosa-ardo kolorea hartzen dute.

Orri dekurrenteak: Hanka ukitzeaz gain, beherantz jarraitzen duten orriak.

Hanka: Irregularra, batzuetan alboan, beste batzuetan eszentrikoa, gogorra, hariduna, bihurritua, uhindua, arre gorrixka edo gorri-haragi kolorekoa. Oinarri beretik hainbat ale jaiotzen dira, elkarren kontra estututa.

Haragia: Mehea, zaila, higrofanoa, zuri-gorri kolorekoa. Anis usain eta zapore handikoa.[2]

Etimologia:. Cochleatus epitetoa latinetik dator, barraskilo esan nahi duen "coclea" hitzetik. Kapelaren formagatik.

Jangarritasuna aldatu

Oso ale gazteak jateko modukoak, berehala larrukara.[3]

Nahasketa arriskua aldatu

Inolens aldaerarekin, ia anis usain eta zaporerik ez duena.[4]

Sasoia eta lekua aldatu

Uda amaieran eta udazkenean, taldeka, hostozabalen enborretan. Batez ere pago enborretan.[5]

Banaketa eremua aldatu

Europa, Japonia, Errusia, Australia, Ipar Amerika eta Costa Rica.

Erreferentziak aldatu

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Kutxa Fundazioa Sozial eta Kulturala. (1992). Euskal Herriko perretxikoak. Litografía Danona s. coop.ltda., 389 or. ISBN 84-7173-211-4..
  3. (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 33 or. ISBN 84-404-0530-8..
  4. (Gaztelaniaz) Palacios Quintano Daniel. (2014). Disfrutando con las setas. Leitzaran, Grafikak S.L. Andoain, Gipuzkoa, 492 or. ISBN 978-84-617-0196-4..
  5. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 467 or. ISBN 84-282-0253-6 (T.I). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..

Kanpo estekak aldatu