Anguleria jauregia
Anguleria jauregia Larrabetzun dagoen jauregia da.
Anguleria jauregia | |
---|---|
Kultura ondasuna | |
Kokapena | |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Bizkaia |
Herria | Larrabetzu |
Koordenatuak | 43°15′41″N 2°47′45″W / 43.261507°N 2.795921°W |
Historia eta erabilera | |
Eraikuntza | XVIII. mendea |
Arkitektura | |
Estiloa | arkitektura barrokoa |
Ondarea | |
BIC | RI-51-0009007 |
24 | |
Deskribapena
aldatuGoikoelexeako errepide bazterrean dagoen eraikin dotorea da, exentua, bolumen kubikoduna, lau isurialdetako teilatuduna eta bi solairu eta ganbaraduna.
Etxearen barruko egitura zurezkoa da eta kanpoko aldean silarria, adreilua eta harginlana ageri dira. Silarria, beheko solairuan, fatxada nagusian eta ezkerraldeko fatxadan. Adreilua fatxada nagusiaren goiko solairuetan eta, manposteria berriz, gainerako paramentuetan.
Fatxada nagusiak argi-patio bat dauka, toskana bidez dinteldutako lehen solairuko galeriara sartzeko. Horren gainean eraikinaren goiko zatiak hegalkina dauka, adreiluzkoa balitz bezala margotua, irudi lirainezko zenefa bat duela. Gai nagusia kuatrilobulo baten barruan dagoen erromatar gurutzea da. Horren gainean 1777 data ageri da idatzita.
Atzeko aldean lehen solairura igotzeko manposteriazko eskailera dago. Eta sarrera deszentratu horren gainean Meabetarren armarria. Atzeko alde horren alboari itsatsita, altura txikiagoko zati bat dago, lau isurbidetako teilatuduna.
Erreferentziak
aldatu- Edukiaren zati bat monumentu hau sailkatutako kultura-ondasun izendatzen duen lege testutik hartu da. Izan ere, testua jabari publikokoa da eta ez du jabetza intelektualik, Espainiako Jabetza Intelektualaren Legeko 13. artikuluan xedatu denez (Espainiako Aldizkari Ofiziala, 97. zenbakia, 1996-04-22).
Kanpo estekak
aldatuEuskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Euskal Wikiatlasa |