Alderney (frantsesez Aurigny, aurignieraz Aoeur'gny) Kanaleko uharteetako bat da, Britainiar Koroaren menpekoa, Guerneseyko Bailegokoa. 5 km luze da eta 3 km zabal; beraz, azalerari dagokionez, Kanaleko hirugarren handiena. Frantziatik zein Ingalaterratik hurbilen dagoen uharteada. Uhartearen eta Haga lurmuturraren artean Alderneyko itsaslaster arriskutsua igarotzen da, "La Raz".

Alderney
Aurigny
Aoeur'gny

flag of Alderney (en) Itzuli

LocationGuernsey.png
Geografia
HiriburuaSaint Anne
49°42′48″N 2°12′21″W
Hiririk handienaSaint Anne
Azalera8
Administrazioa
Gobernu-sistemaBritainiar Koroaren menpeko lurraldea, Guerneseyko parte
ErregeaKarlos III.a
LegebiltzarraStates of Alderney (en) Itzuli
Demografia
Biztanleria2.020 (2016)
Adierazpen errorea: Ustekabeko < eragileaEspresio akatsa: Ez dago operadorerik -(r)entzat
Dentsitatea258,97 bizt/km²
MonetaAlderney pound (en) Itzuli
Bestelako informazioa
alderney.gov.gg

2.400 biztanle daude, eta hiri nagusi eta hiriburua Saint Anne da. Han daude eliza, harri-zolazko kale nagusia, lehen eta bigarren mailako hezkuntzako eskolak, postetxea, hotelak, jatetxeak, banketxeak eta dendak. Biztanleriaren batez besteko adina altua da; izan ere, erretiroa hartutakoan bizilekutzat hartzen dute askok.

Toponimoari dagokionez, latineko izena "Riduna" zen, baina eztabaida dago egungo "Alderney" formaren jatorriaz.

Historia aldatu

Kanaleko beste uharteen antzera, lurraldea Neolitoan bihurtu zen uharte, Mantxako kanaleko urek gora egin zutenean.

1204. urtean Frantziatik askatu ziren, eta britainiar erregeari leialtasun-zina egin zioten, Normandiako duke zen aldetik. Harrezkero ez zuten harreman handirik izan inguruko herriekin eta munduarekin. Gobernu britainiarrak XIX. mendean irlak gotortzeko lanei ekin zienean, langile ingeles eta irlandarrak eta britainiarren garnizioa uhartean kokatu ziren, eta laster ingelesdundu zen uharte osoa. Hala ere, portua amaitzeke geratu zen, baina orduko olatu-horma ikustekoa da.

Bigarren Mundu Gerran alemaniar armadak uhartea hartu behar zuelakoan, 1940. urtean biztanle guztiak erbesteratu egin zituzten; bost urtez egon ziren alemaniarrak bertan, 1945. urteko maiatzaren 16ra arte: sarraski-esparru bat, bunkerrak eta bestelako eraikinak egin zituzten irlan. Biztanleak abenduan itzuli ahal izan ziren Alderneyra.

Gerra osteko hurrengo bi urteetan uharteko bizimodua etxalde komunal baten moduan antolatu zen, baina biztanleak ez zeuden denak pozik, eta "Alderneyko Gobernuaren Legea" eman zuen Erresuma Batuak: Guerneseyren menpe geratu ziren zenbait administrazio- eta zerbitzu-funtzio.

Bizimodua asko aldatu zen XX. mendean: aireportua egin zuten; aurigniera egiten zuten azken hiztunak hil egin ziren, eta ekonomia ere aldatu egin da: finantza-zerbitzuak eta turismoa hazi egin dira, eta nekazaritza urritu.

Geografia aldatu

Kanaleko beste uharteen antzerakoa da Alderney: mendi malkartsuen inguruan hondartzak eta dunak daude. Klima epela dago, itsasoak leunduta, eta udan ere beroagoa da Britainiar uharteak baino. Uhartearen inguruan uharte txikiak daude, itsasontzietarako arriskutsuak, ur-lasterrek eramanda talka egin eta hondora joateko arriskua dagoelako.

Aireportua dago, trenbidea, eta itsasontziz ere lotuta dago inguruekin.

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu