Anghelu Ruju
Anghelu Ruju ("Aingeru Gorria" euskaraz) Sardiniako nekropoli handiena da. Arkeologia-aztarnategia nuraga kultura aurrekoa da. Alguer hiritik hamar kilometrotara dago, I Piani herrian, Sassariko probintzian. Izena aurkitu zuten tokiarena da.
Anghelu Ruju | |
---|---|
Kokapena | |
Estatu burujabe | Italia |
Uharte | Sardinia |
Probintzia | Sassariko probintzia |
Italiako udalerri | L'Alguer |
Koordenatuak | 40°37′57″N 8°19′36″E / 40.6325°N 8.3267°E |
Arkitektura | |
Azalera | 15.000 m² |
Zerbitzuak | |
Ondarea | |
Bisitariak urtean | 5.103 |
Kontaktua | |
Helbidea | Strada Provinciale 42 dei Due mari - Alghero, Strada Provinciale 42 dei Due Mari 7, 07041 Alghero eta Strada Provinciale 42 Dei Due Mari, Alghero |
E-posta | mailto:silt.coop@tiscali.it |
Telefonoa | tel:+39-329-438-5947 |
Webgune ofiziala | |
Kokapena aldatu
Alghero-Fertilia aireportuaren inguruan dago, Alguerretik Porto Torres doan errepidean.
Aurkikuntza aldatu
Aztarnategiren aurkikuntza kasuala izan zen. 1903an landetxe bat eraikitzeko lanak aurrera eramaten ari zenean, lehenengo gorpuzkinak agertu ziren. Hasiera burezur bat eta, harekin batera, zeramika aztarnak izan ziren agertu zirenak. 1904an Antonio Taramelli arkeologoak indusketa laneei ekin zien. Lanean hamar hipogeo eta hogeita bat Domus de Janas. Ondorengo lanak 1967 arte luzatu ziren. Aurkikuntza gehiago egin ziren eta egun 38 domus ezagutzen dira.
Nekropoli horren erabiltzaileak zeintzuk izan ziren ez dago garbi. Hipotesi desberdinak daude: Ozieri kultura (K.a. 3500), Kanpai-formako ontzien kultura (K.a. 2.000tik a 1900ra), Bonnanaro kultura (K.a.1800).
Erreferentziak aldatu
Kanpo estekak aldatu
- (Italieraz):Anghelu Ruju nekropolia Sardiniako mapan.
- (Italieraz):Aztarnategiaren datuak..