Angel Olaran

misiolari espainiarra

Angel Olaran (Hernani, Gipuzkoa, 1938ko maiatzaren 18a) Wukron (Etiopia) lan egiten duen misiolaria da. Sei anai arreba izan ziren. Gaztaroa Hernaniko Portu auzoan igaro zuen. Hemezortzi urterekin Jainkoaren esperientzia pertsonala izan eta misiolari izanen zela erabaki zuen. Aita Zurien kongregazioan sartu eta Tanzanian hasi zen lanean. Han hogei urte egin ondoren ipar Etiopiara joan zen, Eritreako mugan dagoen Tigray eskualdera. Gaur egun han bizi da, Wukro izeneko herrian.[1][2] Saint Mary Misioan aritzen da, hezkuntzan, osasungintzan eta behartsuenei giza laguntza ematen. Orain dela hamar urte umezurtz gelditutako haurrekin hasi zen lanean eta egun 2.250 haurren ardura du. Beste proiektu aipagarri batzuk ditugu St. Mary ikastetxea, 350 ikasle dituena, emakumeentzako mikrokreditoak eta egunero ehunka lagun elikatzen dituen Jangela Solidaria.[3]

Angel Olaran

(2010)
Bizitza
JaiotzaHernani1938ko maiatzaren 18a (86 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
euskara
Jarduerak
Jarduerakmisiolaria
Jasotako sariak
KidetzaJangela Solidaria
Sinesmenak eta ideologia
Erlijio-ordenaAita Zuriak
angelolaran.com

Gipuzkoako Foru Aldundiak 2010eko Gipuzkoako Urrezko Domina eman zion.[2]

Erreferentziak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu