Andre Mariaren Jasokundearen eliza (Urizar)
Barrundia udalerrian zegoen Urizar herriko eliza
Andre Mariaren Jasokundearen eliza Arabako Uribarri Ganboako urtegiaren azpian ia osoa dagoen Urizar herrian kokatutako eraikina zen, Barrundiako udalerrian.
Andre Mariaren Jasokundearen eliza (Urizar) | |
---|---|
Kokapena | |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Araba |
Herria | Urizar |
Historia eta erabilera | |
Izenaren jatorria | Mariaren Jasokunde |
Erlijioa | katolizismoa |
Deskribapena
aldatuTokiko parrokia-eliza gisa aipatzen da Pascual Madozen Diccionario geográfico-estadístico-histórico de España y sus posesiones de Ultramar lanean, non XIX. mendearen erdialdean «onuradun» bat zegoela esaten baitu.[1] Hamarkada batzuk geroago, XX. mendean jada, Vicente Vera y Lópezek Arabari eskainitako Geografía general del País Vasco-Navarro liburuko atalean berriro aipatu zuten, honako hitzekin: «Bere eliza Andre Mariaren Jasokundeari eskainia dago; onuradun batek zerbitzatu zuen Oñatiko kondearen zaindari zenean; gaur egun ez da parrokia» .[2]
Erreferentziak
aldatu- ↑ Madoz 1849, 228 orr. .
- ↑ Vera y López 1915-1921, 410 orr. .
Bibliografia
aldatu- (Gaztelaniaz) Madoz, Pascual. (1849). Diccionario geográfico-estadístico-histórico de España y sus posesiones de Ultramar. XII Madrid.
- (Gaztelaniaz) Carreras y Candi, Francisco, ed. Geografía general del País Vasco-Navarro. III Bartzelona: Establecimiento Editorial de Alberto Martín, 402-403 or..