Andre Mariaren Jasokundearen eliza (Ordizia)
Andre Mariaren Jasokundearen eliza Ordizian (Goierri, Gipuzkoa) dagoen eliza barroko bat da. Herriko Alde Zaharrean dago, Santa Maria kalean. Eraikina XIII. mende amaieran edo XIV. mende hasieran egin zuten. Eliza Euskal Herriko barnealdeko Donejakue bideko ondarearen parte kontsideratzen da.
Andre Mariaren Jasokundearen eliza | |
---|---|
Eraikitako euskal ondasun nabarmena | |
Alde Zaharra (Ordizia) | |
Kokapena | |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Gipuzkoa |
Udalerria | Ordizia |
Koordenatuak | 43°03′11″N 2°10′46″W / 43.05318°N 2.17952°W |
Historia eta erabilera | |
Eraikuntza | XVI. mendea |
Izenaren jatorria | Mariaren Jasokunde |
Erlijioa | katolizismoa |
Arkitektura | |
Estiloa | arkitektura gotikoa pizkundetar arkitektura arkitektura barrokoa |
Ondarea | |
EJren ondarea | 9 |
Eraikina
aldatuAntzinako eraikin haren hondakinak, baina, egungo dorre barrokoaren oinarrian baino ez dira geratzen, 1511n izandako sute baten ondorioz. Egungo eliza XVI. mendean egin zuten, eta nabe bakarra eta abside oktogonala ditu.
Kanpoaldean tenplura sartzeko ataria nabarmentzen da, ebanjelioaren alderdia hartzen duena, fundiziozko zutabe bidez sostengatua. Bertan daude jatorrizko sarrera eta gaurkoa: arku karpanela ojibazko karpanelekin. Kanpandorrea XVIII. mendekoa da eta Martin de Carreraren planoak jarraituz eraiki zen. Elizaren burualdeari atxikia dago apaizetxea, epistolako horma hartuz[1].
1516rako ordularia elizak bazuen, baina 1753an beste bat jarri behar izan zuten haren lekuan. 1887an ataria estali zen, gaur egun duen itxura jasoz.
-
Elizaren atzealdea Ordiziako tren geltokitik ikusita.
-
Aurrealdea.
Barrualdea
aldatuBarruan, aldare nagusian dagoen erretaula barrokoa da elementurik azpimarragarriena. Bartolome Corderok egin zuen XVII. mendean. XIV. mendeko Andre Maria eseriaren irudi bat (gotikoa) ere ikus daiteke. Horrez gain, hainbat kapera eta apaindutako erretaula ugari daude[1].
Santiago Matamoros Donejakueren irudikapen bat ere badu elizak erliebe bikain batean.
-
Nabe eta erretaula nagusiaren ikuspegia.
-
Andre Mariaren irudi gotikoa.
-
Alboetako erretaula bat.
-
Santiago Matamoros, Donejakueren ikonografia ohiko bat.
Erreferentziak
aldatu- ↑ a b «Igokundeko Ama Birjinaren eliza . Ondarea. Euskal Ondare Kulturalaren Informazio Sistemaren hasiera orria» www.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2021-07-28).