Andre Mariaren Jasokundearen eliza (Bujanda)
Andre Mariaren Jasokundearen eliza Bujanda herriko parrokia-eliza da, Kanpezu udalerrian.
Andre Mariaren Jasokundearen eliza (Bujanda) | |
---|---|
Kokapena | |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Araba |
Herria | Bujanda |
Koordenatuak | 42°40′30″N 2°24′17″W / 42.67489502°N 2.40475183°W |
Historia eta erabilera | |
Izenaren jatorria | Mariaren Jasokunde |
Erlijioa | katolizismoa |
Eraikina
aldatuPortikoak erdi-puntuko arkua du, eta itxita dago burdinazko erreja baten bidez. Portadak arku zorrotz eta tolestua du (XIII. mendekoa). Errektangulu-itxurako oinplanoa du elizak, lau zatitan banatuta eta ganga nerbioduna. Baliteke lehen zatia eta presbiterioa aurreneko elizaren arrastoak izatea, hurrengo bi zatiak 1620. urtean gehitu zituztelarik.
Kanpandorrea barrokoa da, XVII. eta XVIII. mende bitartean egin zuten. Bi atal ditu, eta bigarrenak oktogono-itxura du kanpaiengatik; kupula erdi-esferikoa dago dorrearen goialdean[1].
Plazatxo bat dago elizaren ondoan kanposantua esaten diotena, hilerritarako erabiliko baitzen[2].
Barrualdea
aldatuPedro de Arenalde arkitektoak eta Francisco de Jiménez eskultoreak egin zuten erretaula nagusiak (XVIII. mendekoa). XVII. mendeko sagrario bikaina ere du elizak. Erretaularen erdian, aingeruz inguratuta, Andre Mariaren Jasokundearen eskultura nagusitzen da. Alboetan, San Antonio eta San Josefen irudiak. Goialdean, Kalbarioa eta aingeruak apaingarri dituzten pilastrak[1].
San Fausto ustelgabea
aldatuXVIII. mendearen hasierako hesia duen aldare erlikitegi batek San Fausto Nekazariaren gorpu ustelgabea gordetzen duen ontzia dago. Kondairaren arabera, San Fausto Katalunian hil zen 600. urtearen inguruan, baina haren aginduak betez, gorpua asto baten gainera igo zuten, eta astoak eraman zuen Bujandaraino: herriko aldapetan, hiru aldiz belaunikatu zen astoa, eta hirugarrenaren tokian, 21. mendean gurutze batek markatzen duen tokian, hantxe geratu zen santuaren gorpua, eta bertan eraiki zen eliza[2].
Erreferentziak
aldatu- ↑ a b «Bujanda – Ayuntamiento de Campezo · Kanpezuko Udala» www.kanpezu.eus (Noiz kontsultatua: 2021-10-18).
- ↑ a b Abaitua, Joseba; Fernandez, Luistxo. (2021-04-01). «Kanpezura bisita (eta Sabandora, bide batez)» Eibar.ORG | Eibarko peoria (Noiz kontsultatua: 2021-10-18).