Ireki menu nagusia

Andre Mariaren Jasokundearen eliza (Aretxabaleta)

Aretxabaletako eliza

Andre Mariaren Jasokundearen eliza Gipuzkoako Aretxabaleta udalerriko eliza nagusia da. Herrigunean dago, Aretxabaletako udaletxea eta Otalora jauregiaren artean.

Andre Mariaren Jasokundearen eliza
Asun Aretxabaleta.jpg
O
Kokapena
Herrialdea  Euskal Herria
Probintzia  Gipuzkoa
Udalerria Aretxabaleta
Koordenatuak 43° 02′ 11″ N, 2° 30′ 15″ W / 43.0364635°N,2.5041606°W / 43.0364635; -2.5041606Koordenatuak: 43° 02′ 11″ N, 2° 30′ 15″ W / 43.0364635°N,2.5041606°W / 43.0364635; -2.5041606
Historia eta erabilera

Antzinako herriko eliza San Migeli sagaratua zegoen eta Bedarretan zegoen, gaur egungo hilerria dagoen inguruan. Gaur egungo hilerriaren atari erromaniko ikusgarria aipatutako antzinako eliza horren zati zen, desagertutako eraikin horren gelditzen den aztarna bakarra da. Usadioaren arabera, eskualde honetako tenplu kristau zaharrena omen zen.

Gaur egungo elizaren kokalekua herriko bi familia nagusien arteko liskarren ondorioz dator. Bata, Otatzu dorretxeko Arratabetarrak, jatorriz Artabe baserrikoak, besteak Otalora dorretxeko Otaloratarrak. Bi familia boteretsu hauen jabetzakoak ziren Arratabe jauregia eta Otalora jauregiaren artean lekua zegoenez, bi eraikin hauen artan gaur egungo eliza eraikitzea adostu zuten.

IruditegiaAldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Andre Mariaren Jasokundearen eliza (Aretxabaleta)