Bedarretako San Migel hilerria (Aretxabaleta)

Aretxabaletako hilerria

Bedarretako San Migel hilerria Aretxabaleta sarreran dagoen hilerria da, aurrez herriko eliza izan zena[1]. Usadioak dioenez eskualdeko aurreneko eliza izan zen[2].

Bedarretako San Migel hilerria (Aretxabaleta)
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Gipuzkoa
UdalerriaAretxabaleta
Koordenatuak43°02′27″N 2°30′06″W / 43.0408504°N 2.5016342°W / 43.0408504; -2.5016342
Map
Historia eta erabilera
Eraikuntza XIII. mendea

Historia aldatu

XIII. mendean eraiki zen gaur egungo Oro auzoaren lurretan[1]. Aretxabaletako lehenengo parrokia izan zen. Herriko bi familia handienen artean sarri liskarrak izaten ziren eta XVI. mendean Arratabe jauregia eta Otalora jauregiaren artean zegoen eremu neutralean eliza berria eraikitzea erabaki zen, Andre Mariaren Jasokundearen eliza izango zena. Bedarretako San Migel eliza eraitsi egin zen, aurrealdeko ataria ezik, eta bertan zegoen kristoren irudia eliza berriko aldarera eraman zen[3][4].

Gaur egun herriko hilerria da.

Artea aldatu

Jatorrizko elizaren atari erromanikoa eta kanpai-horma dira mantentzen diren elementu bakarrak. Atariak arkiboltak eta estilo erromanikoko kapitel eta kolomak dituen arku zorrotza du[5].

Kanpai-hormak bi arkibolta eta txanbrana ditu, eta zutabe batek eusten ditu[6]. Arkuetan suge isatsa duten animaliak agertzen dira. Ezkerreko arkuan lerroan kokaturik daude eta batak bestearen isatsari horzka egiten diote. Eskumakoan aldiz bikoteka elkarri begira daude beste bikoteetako animaliekin isatsak elkar korapilatuz[7]. Zutabea ere dekoraturik dago eta mainelean hostoak eta zurtoin ondulatuak ditu. Kapitelean akanto hostoak daude eta giza buru bat ageri da[6].

Mugarri gurutzea aldatu

Sakontzeko, irakurri: «Aretxabaletako mugarri gurutzea»

Hilerritik 100 metro behera eginez, Arrasatetik datorren errepidearen ertzean, Aretxabaletako mugarri gurutzea aurkitzen da. XVI. mendekoa da[7] eta Gipuzkoako Kultur Ondasun izendatua dago.

Iruditegia aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. a b «Bedarretako Done Mikel tenplua / hilerria (San Miguel). Ondarea. Euskal Ondare Kulturalaren Informazio Sistemaren hasiera orria» www.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2021-10-30).
  2. (Gaztelaniaz) «Qué ver y dónde dormir en Aretxabaleta, Guipuzcoa» Clubrural.com (Noiz kontsultatua: 2021-11-11).
  3. r01e00000ff26d4661aa470b88b07821bd8d58380, r01epd0122e4ed314423e0db04c97a47b5baa317f. (2006-12-13). «Andre Mariaren Zeruratze parrokia (Aretxabaleta)» turismoa.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2021-10-30).
  4. (Gaztelaniaz) «La iglesia parroquial y el Cristo de San Miguel de Bedarreta» El Diario Vasco 2011-04-14 (Noiz kontsultatua: 2021-11-11).
  5. «Aretxabaleta (Gipuzkoa) - Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa» www1.euskadi.net (Noiz kontsultatua: 2021-10-30).
  6. a b «ARETXABALETA - Marta Moltó» www.arquivoltas.com (Noiz kontsultatua: 2021-10-30).
  7. a b (Gaztelaniaz) Aitor. Ventana románica en el cementerio de Aretxabaleta.. (Noiz kontsultatua: 2021-10-30).

Kanpo estekak aldatu