Andra Mari eliza (Zornotza)
Andra Mari eliza Zornotzan dagoen eliza da, Mariaren omenez sagaratua. Ibaizabal ondoan eraikia, lanak 1659an amaitu zuten.
Andra Mari eliza | |
---|---|
Kokapena | |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Bizkaia |
Herria | Zornotza |
Koordenatuak | 43°13′N 2°44′W / 43.22°N 2.74°W |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | 1659 |
Izenaren jatorria | Maria |
Arkitektura | |
Estiloa | pizkundetar arkitektura |
Barruan Bizkaiko rokoko erretaularik interesgarrienetariko bata nabarmentzen da, menditar maisuek egindako lana, Juan Bautista Jauregik eta Frantzisko Iberok, gipuzkoar arkitektoek, zehaztutako diseinu eta baldintzei jarraituz.[1]
Kanpoaldetik harlandu bikainaz eginda dago eliza eta dorrea handitasunez nagusitzen da, kanpandorre handia duela. Elizak hiru sarrera ditu, nagusia bi pisuko garaipen arkua da eta atari-erretaula zoragarria du.[2]
Erreferentziak
aldatuKanpo estekak
aldatuEuskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Euskal Wikiatlasa |