Andoni Gerrikaetxebarria

Bilboko Elizbarrutiko Bikario Nagusia (1989-2006)

Joseba Andoni Gerrikaetxebarria Goirizelaia, edo Andoni Gerrikaetxebarria, (Uribarri, Bilbo 1934ko urtarrilaren 18a) euskal apaiza da.

Andoni Gerrikaetxebarria

Bilboko elizbarrutiako bikario jeneral

1989 - 2006
Bizitza
JaiotzaUribarri eta Bilbo1934ko urtarrilaren 18a (90 urte)
Herrialdea Espainia
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakapaiz katolikoa

Montañon jaio zen, 1934an Begoñako Uribarri auzoan. Oso txikia zelarik gerrako bonbardaketa batean ama hil zitzaionez haurtzaroko hamar urtez Fruizen bizi izan zen eta ondoren Bilbora itzuli zen, eta Eskolapioen ikastetxean ikasi zuen.[1][2]

Bilboko Goi Mailako Merkataritza Ikasketen Eskolan ikasi zuen, eta han lortu zuen Merkataritza-Irakasle titulua 1955ean. Ondoren, Derioko Apaiztegian hasi zituen eliz ikasketak, eta 1964an apaiztu zen. Apaiztegi horretan errektoreorde eta errektore (1966-1978) izan zen. Urte batzuk geroago, Bilboko IV. Lurraldeko Bikarioa (1985-1989) eta Bilboko Elizbarruti osoko Bikario Nagusia (1989-2006) karguak izan zituen.[3][1]

Bizkaiko elizbarrutian euskararen erabileraz arduratzen den batzordearen buru ere izan zen.[4]

Erreferentziak

aldatu
  1. a b (Gaztelaniaz) fgorrotxategi. (2019-01-18). «La Diócesis publica un vídeo en el 85 cumpleaños de Andoni Gerrikaetxebarria» Bilboko Elizbarrutia - Diócesis de Bilbao (Noiz kontsultatua: 2024-08-23).
  2. Diócesis Bilbao. (2019-01-17). Andoni Gerrikaetxebarria_Isileko zerbitzua. (Noiz kontsultatua: 2024-08-24).
  3. Martínez Martín, María Ascensión. «GUERRICAECHEBARRIA GOIRICELAYA, Joseba Andoni - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2024-08-23).
  4. Etxenagusia, Karmelo; Etxebarria, Igone. (2003). Euskerea nire bizitzan. LABAYRU IKASTEGIA.

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu