Livia Ana Tătaru doktorea, batzuetan deitura Tătar idatzia baina nagusiki Ana Tătaru izenez ezaguna (Bistrita, Errumania, 1927-2018), fonetikan, fonologian eta lexikologian espezializatutako irakasle eta hizkuntzalaria izan zen. Errumaniako eta Alemaniako herritartasuna izan zuen.

Ana Tătaru
Bizitza
Jaiotza1927ko uztailaren 15a
Herrialdea Errumania
Heriotza2018ko ekainaren 10a (90 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakerrumaniera
Jarduerak
Jarduerakhizkuntzalaria eta unibertsitateko irakaslea
Enplegatzailea(k)University of Mannheim (en) Itzuli
Babeș-Bolyai University (en) Itzuli

Biografia aldatu

Ana Tătaru Bistrițan hazi zen, eta bertan alemaneko eskolan ibili zen hainbat urtez, batxilergoa Năsăuden egin zuelarik.

Filologia ikasi zuen Clujeko Unibertsitatean errumaniera eta ingelesa espezialitate nagusiekin. 1946an Clujeko Unibertsitateko Letren Fakultateko errumaniar-frantses atalean matrikulatu zen eta gro errumaniera-ingeles sailera pasatu zen. Laugarren urtean, ikasketetatik kanporatua izan zen, erregimen errumaniar komunista aita «klase etsai gisa» atxilotu izanagatik. 1950ean estatuko azterketa egin zuen eta Arad hiriko baztertutako auzo bateko eskola batean irakasle lana esleitu zioten. 1951-1957 bitartean errumaniera eta ingeleseko irakaslea izan zen Bistritako institutuko alemaniar atalean.

1957. urtearen ondoren, Clujeko Hizkuntzalaritza Institutuan ikertzaile postu bat irabazi zuen lehiaketa baten bidez (gehieneko notarekin). Hala ere, lehiaketara aurkeztu ez zen gazte bati esleitu zitzaion kargua, eta Akademiako saileko idazkari nagusiak esan zion: «Akademia ez da apaiz baten alabarentzako ongintzazko postua». Urte berean ingeleseko prestakuntza postua lortu zuen Clujeko Unibertsitatean, lehiaketa bat irabazi ostean. Bertan 1957 eta 1970 artean aritu zen prestatzaile gisa, gero irakasle laguntzaile eta ingeles saileko irakasle gisa.

1970ean Alemanian errefuxiatu zen, eta doktoradutzarako prestatu zen, Heidelberg -eko Springer Verlag medikuntza argitaletxean lan egin bitartean. [1] 1975ean hizkuntzalaritzan doktoretza lortu zuen Bonneko Unibertsitatean eta 1995ean filologian doktoreyzaa Cluj-Napocako (Errumania) Babeș-Bolyai Unibertsitatean.

Argitalpenak aldatu

Alemanian argitaratzen hasi zen bere lanik inportanteenak, errumanieraren hizkuntzalaritzarekin erlazionatuak.

  • A contrastive Study of the Pronunciation of Rumanian and English. A general comparison of Their Systems, and a Special Comparison of Their Occlusive Consonants, 1975. 239 p. Doktore tesia Bonneko Unibertsitatean. Errumanieraren eta ingelesaren ahoskera konparatua.
  • The Pronunciation of Rumanian and English: Two Basic Contrastive Analyses, Haag-Herchen, Frankfurt/M, 1978. 241 p. ISBN 3-88129-123-7. Tesiaren gai bertsua.
  • Rumänisch: die Aussprache. Româna: Pronunția. Rumanian Pronunciation, 409 p. Esprint-Verlag, Heidelberg, 1983. Theory and practice in Romanian pronunciation for German Students. ISBN 3-88326-147-5. Errumanieraren ahoskatzea alemanentzat.
  • Rumanian Pronouncing Dictionary. Rumänisches Aussprachewörtebuch. Dicționar de pronunțare a limbii române, vol. I (A-L), 448 p. Esprint-Verlag, Heidelberg 1984. ISBN 3-88326-076-2. / vol. II (M-Z), ISBN 3-88326-099-1. Errumanieraren ahoskatze hiztegia.
  • Limba română: Specificul pronunțării în contrast cu germana și engleza, Editura Dacia, Cluj-Napoca (The Romanian language: the specific of Romanian pronunciation by contrast with German and English), 1997. 212 p. ISBN 973-35-0644-3.
  • Antologie de texte literare în transcriere fonetică internatională, 67 p. Editura Dacia, Cluj-Napoca, 1997.
  • Dicționar de pronunțare a limbii române, Romanian Pronouncing Dictionary. Rumänisches Aussprachewörterbuch, 776 p. Clusium, Cluj-Napoca, Romania, ISBN 973-555-223-X.

Erreferentziak aldatu

  • Artikulu hau, osorik edo zatiren batean, errumanierazko wikipediako «Livia Ana Tătaru» artikulutik itzulia izan da, 2022-03-28 data duen 14859853 bertsioa oinarritzat hartuta. Sartze-datarik ez duten erreferentziak, edo 2022-03-28 baino lehenago datatuak, jatorrizko artikulutik ekarri dira itzulpenarekin batera.