Ana Ramos

kirol kazetaria

Ana Ramos Sarriugarte (Eibar, Gipuzkoa, 1973) gipuzkoar kirol kazetaria da. Kazetaritza ikasi zuen Euskal Herriko Unibertsitatean, eta kirol albistegiak aurkeztu izan ditu Euskal Telebistan.

Ana Ramos
Ana Ramos Sarriugarte (cropped).jpg
Bizitza
JaiotzaEibar, 1973 (48/49 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
BizilekuaAlgorta
Familia
Ezkontidea(k)Jon Elortza
Hezkuntza
HeziketaEuskal Herriko Unibertsitatea : kazetaritza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakkirol-kazetaria eta telebista aurkezlea
Enplegatzailea(k)Euskal Telebista

Bizitza eta ibilbideaAldatu

Eibartarra da baina Bilbon jaio zen, bere amak hor baitzuen medikua.[1] Kirol zaletasun handiko familia batean jaio zenː beti joaten ziren ziklo-krosa, txirrindularitza eta bestelako emanaldiak ikustera. Aita Eibarko bazkidea zen. Anak gaztetatik gustoko zuen kirola egitea, eta kazetaritza ikastea erabaki zuenean argi zuen ahal izanez gero kirol kazetaritzan arituko zela.[2]

Kazetaritza ikasi zuen Euskal Herriko Unibertsitatean. 1994 eta 1997 bitartean Euskaldunon Egunkarian ibili zen lanean, kirol albisteak idazten. 1995ean Euskal Telebistako kirol erredakzioan sartu zen bekadun. Telebistan egin zuen lehen saioetako bat Txapelboom saioa izan zen, ETB 1en, 1997an.[3] Zazpi urtez Osasuna taldeari buruzko albisteak emateaz arduratu zen Euskal Telebistaren bi kateetan.

2007an ETB 2ko Teleberri albistegietako kirol tartea aurkezten hasi zen, eta bi urtez iraun zuen bertan. 2009-2010 denboraldian ETB 1era igaro zen, Gaur egun albistegietako kirol tartea aurkeztera. 2015 urteaz geroztik Gaur Egun Kirolak albistegia aurkeztu izan du.[4] 2016-2017 denboraldian Oreka saioa aurkeztu zuen, emakumeen kirola bultzatzea helburu zuena, eta Ahoz aho saioan ere kolaboratu zuen kirolei buruz hizketan. 2019-2020 denboraldian Helmuga kirol saioa aurkezten hasi zen, egunerokoan tarte gutxi izaten duten kirol zein kirolariei buruzkoa.[5][6] 2020-2021 denboralditik aurrera Gaur Egun Kirolak albistegian editore lanak ere egiten ditu.

Uribe Kosta eskualdeko Hiruka aldizkarian kolaboratu izan du, kirolen atalean, "Galtza motzetan" izeneko zutabeak idatziz.[7]

Bizitza pertsonalaAldatu

Gaur egun Algortan bizi da, Getxon.[8] Jon Elortza kazetariarekin ezkonduta dago.[9] 2008an Eibarko Bakailoaren Kofradiak ohorezko kofradiakide izendatu zuen.[10] 2017an Gure Esku Dagok antolatutako herri galdeketan parte hartzera deitu zuen.[11][12]

LanakAldatu

  • Txapelboom (1997)
  • Teleberri Kirolak (2007-2009)
  • Gaur Egun Kirolak (2009-2021)
  • Ahoz aho
  • Oreka
  • Helmuga (2019-2021)

ErreferentziakAldatu

  1. «Ana Ramos: 'Eguneko giroa gauekoa baino gehiago gustatzen zait'» www.eitb.eus (Noiz kontsultatua: 2020-04-07).
  2. Lartzanguren, Edu. ««Kirolariek oso barrutik hitz egiten digute gure saioan»» Berria (Noiz kontsultatua: 2020-04-07).
  3. «Bideoa: Ana Ramos eta Arritxu Iribar. Gure Kasa | TB | Telebista online | EITB nahieran» www.eitb.tv (Noiz kontsultatua: 2020-04-07).
  4. «'Gaur Egun Kirolak' saio berria, ETB1en» Euskal Irrati Telebista (Noiz kontsultatua: 2020-04-07).
  5. «ETBk udazkeneko programazioa aurkeztu du Gasteizko FesTVal jaialdian» Euskal Irrati Telebista (Noiz kontsultatua: 2020-04-07).
  6. Urkizu, Urtzi. «Alardean girotutako telesail labur bat egingo du ETBk» Berria (Noiz kontsultatua: 2020-04-07).
  7. Ramos Sarriugarte, Ana. (2018). «Nork moztuko dio burua herensugeari?» (pdf) Hiruka (Hiruka Kooperatiba Elkartea) (118).
  8. «Ana Ramos kirol kazetaria, gaurko 'Bilboko Aste Nagusia 2017' saioan» Euskal Irrati Telebista (Noiz kontsultatua: 2020-04-07).
  9. «Ana Ramos, “Helmuga” saioaz: “Gure saioan istorioak oso ondo kontatzen dira”» EITB Euskal Irrati Telebista 2021-03-11 (Noiz kontsultatua: 2021-03-12).
  10. (Gaztelaniaz) «Fieles al bacalao» El Correo 2008-11-24 (Noiz kontsultatua: 2020-04-07).
  11. Berria. «Azaroaren 5eko galdeketan parte hartzera deitu dute Getxon» Berria (Noiz kontsultatua: 2020-04-07).
  12. (Gaztelaniaz) SA, Baigorri Argitaletxea. (2017-10-21). «Papeleta en alto en el Puerto Viejo, llaman a votar el 5-N» GARA (Noiz kontsultatua: 2020-04-07).