Aníbal Zañartu
Aníbal Zañartu Zañartu (Concepción, 1847ko apirilaren 12a - Tomé, Concepción, 1902ko otsailaren 1a) Txileko abokatu eta politikari liberala izan zen. Diplomatiko (Txileko ministro ahalguztiduna izan baitzen Ekuadorren), parlamentari eta Estatu ministro izan zen Domingo Santa María, José Manuel Balmaceda eta Federico Errázuriz Echaurren presidentetzetan. 1901eko uztailaren 12tik irailaren 18ra Errepublikako presidenteordea izan zen Errázuriz Echaurren presidentearen heriotzaren ondorioz.
BiografiaAldatu
Hasierako urteakAldatu
José de Zañartu y Santa María eta Juana de Mata de Zañartu y Arrau-ren semea. Mr. Harris eta Mr. Cernis eta Concepción Lizeoan ikasi zuen. Unibertsitate ikasketak Txileko Unibertsitatean egin zituen, non abokatu graduatu zen 1870eko uztailaren 19an. Amelia Iñiguez y Vicuñarekin ezkondu zen, eta sei seme-alaba izan zituzten.