Amurko poni

Amourko ponia, edo Mantxuriako ponia, (errusieraz: Amurskaya), egun desagerturik dagoen eta jatorria Txinako Mantxurian zeukan bertako zaldi arraza bat izan zen. Izenak adierazten duenez zaldi hauen jatorria Amur ibaiaren inguruan kokatzen zen. Tamaina eta ezaugarriengatik ponien sailkapen taldean sartzen zen.

Amurko ponia
Zaldi arraza
Serko Les races chevalines.jpg
EspezieaEquus ferus caballus
Jatorria Txina  Errusia
Egoera FAOren araberaextinct (en) Itzuli
SinonimoakMantxuriako ponia

Arraza hau Errusia aldeko Siberiako kosakoen artean oso zabalduta egon zen. 1986. urtean arrazaren azken abelburuak, Heilongjiang-ko zalditegian, nahiko nahastuak zeuden jada beste arrazekin.

Zaldi txiki hauek oso ospetsuak ziren iraupen handiko abereak zirelako. Arraza ezaguna egin zen Amurko poni batek egindako balentriagatik. Serko izeneko aberea izan zen, eta Dimitri Pechkov militar errusiarra bere zalduna.

Serko zaldiaren lasterketa harrigarriaAldatu

 
Serko zaldi ospetsua bere zaldunarekin

Amur arrazako Serko zaldia lasterketa ikusgarri baten protagonista izan zen Dimitri Pechkov bere zaldun kosakorekin. 1889. urtean Dimitri Pechkovek, bere poni amurskian zaldun, 9.000 kilometroko bidaia egin zuen 193 egunetan 1889.en urtearen amaieratik 1890. maiatzera, Amur alboko Blagoveshchensktik San Petersburgoko Tsarraren epaitegira joateko. [1]. 193 egun erabili zituen halako tarte luzea egiteko.

Sakontzeko, irakurri: «Serko»

Kanpo estekakAldatu

ErreferentziakAldatu