Amanita nivalis Amanitaceae familiako onddo espezie bat da.[1]

Amanita nivalis
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaAmanitaceae
GeneroaAmanita
Espeziea Amanita nivalis
Grev., 1822
Mikologia
 
orriak himenioan
 
himenioa askea da
 
hankak bolba dauka
 
espora zuriak dauzka

Oharra: ez fidatu soilik orri honetan ematen diren datuez perretxiko bat identifikatzeko orduan. Inolako zalantzarik izanez gero, kontsultatu aditu batekin.

Sinonimoak: Amanitopsis vaginata var. nivalis, Amanita oreina, Amanita vaginata var. hyperborea, Amanita alpina.

Deskribapena

aldatu

Kapela: 2 eta 5 cm bitarteko diametrokoa, konikoa, kanpai itxurakoa, gero zabaldua, ertzean ildaska oso nabarmenekin, baina ez luzeak. Ez oso mamitsua, arrexka kolorekoa gaztetan baina oso koloregabetua helduaroan, ia zuria, gris-arre koloreko orban bakarrarekin erdian.

Orriak: Estu, zuriak, oinera mehetuak.

Hanka: 6 eta 12 cm bitarteko garaierakoa eta 0,6 eta cm 1 bitarteko diametroarekin, lirain samarra, goian mehetua, zuria, ia leuna, inoiz jaspeztatua, barnehutsa. Bolba zuria, mintzezkoa, oso garaia, bilduaz.

Haragia: Zuria, usaingabea eta zaporegabea.[2]

Etimologia: Nivalis epitetoa latinetik dator, zuria esan nahi duen, “nivalis” hitzetik. Kolore zurirako joera duelako

Jangarritasuna

aldatu

Amanitopsis denak bezala jangarria, baina kontuz

Nahasketa arriskua

aldatu

Sarri alba aldaeraren sinonimoa bezala ikusten da.

Sasoia eta lekua

aldatu

Udan eta udazkenean. Zelaien ertzetan.

Banaketa eremua

aldatu

Kanada, Ameriketako Estatu Batuak, Alaska, Mexiko, Groenlandia, Islandia, Europa, Errusia Japonia.[3]

Erreferentziak

aldatu
  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 29 or. ISBN 84-282-0541-X (T. 3). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)...
  3. Amanita nivalis: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.

Kanpo estekak

aldatu