Gure xaharrak
Gure xaharrak Itxaro Bordak eta Bonbon beltz taldeak idatzitako antzezlana da. Bonbon beltz konpainia horrek 2023an produzitu zuen Maika Etxekoparren zuzendaritzapean.[1]
Gure xaharrak | |
---|---|
Jatorria | |
Egilea(k) | Bonbon beltz eta Itxaro Borda |
Argitaratze-data | 2023 |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | Txotxongilo antzezpena |
Hizkuntza | euskara eta frantsesa |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Maika Etxekopar |
Antzezlea(k) | |
Maika taula-zuzendaria izateaz gain aktoreetako bat ere bada. Helduentzako txotxongilo ikusgarriekin egiten dute. Tamaina naturalekoak dira txotxongiloak eta atzetik dute aktore maneiatzaile bana (Ahlam Slama, Battitt Halsouet, Amaia Irazabal, Bruno Hollemaert, eta Maika Etxekopar bera).[1][2]
Sinopsia
aldatuAntzezlana Urtxintx urdinak izeneko zahar etxean kokatuta dago, bertan giroa elektrikoa da. Langileak egoitzaren 50 urteen ospatzeko besta handi bat prestatzen ari dira, Osasun Inspekzioak abisatu gabeko bisita bat abiatuko duelarik, artatzaile taldearen baitan ezinegona eta sentikortasuna areagotzen dira…[3][2]
Erreferentziak
aldatu- ↑ a b «Bonbon Beltz "Gure zaharrak"» EKE (Noiz kontsultatua: 2023-11-20).
- ↑ a b Fernandez Iglesias, Arantzazu. (2024-02-24). «Gure zaharren isiltasuna» Berria (Noiz kontsultatua: 2024-02-24).
- ↑ «Bonbon Beltz "Gure zaharrak"» EKE (Noiz kontsultatua: 2023-11-20).
Ikus, gainera
aldatuKanpo estekak
aldatu- (Frantsesez) De nos vieux webgune ofiziala.