Almansa Albaceteko probintziako (Gaztela-Mantxa, Espainia) ekialdeko udalerri bat da. 2015an 24.837 biztanle zituen. Musulmanen garaian sorturiko herria da, historia handikoa. 1241ean kristauen esku geratu zen, eta 1476an Gaztelari batu zitzaion. Espainiako Levante eskualdearen eta goi-lautadaren arteko komunikaziogune garrantzitsua da.

Almansa
Espainiako udalerria
Almansa - 009 (33455312630).jpg
Escudo de Almansa.svg
Administrazioa
Estatu burujabe Espainia
Autonomia Gaztela-Mantxa
ProbintziaAlbaceteko probintzia
AlkateaFrancisco Javier Nuñez Nuñez (en) Itzuli
Izen ofizialaAlmansa
Posta kodea02640
INEk ezarritako kodea02009
HerriburuaAlmansa
Geografia
Koordenatuak38°52′6″N 1°5′52″W
Almansa municipality.png
Azalera531.91 km²
Altuera712 m
MugakideakAlpera, Caudete, Montealegre del Castillo, Ayora, Bonete, Enguera, La Font de la Figuera, Villena eta Yecla
Demografia
Biztanleria24.511 (2020)
Green Arrow Up.svg92 (2019)
alt_left 12.252 (%50)12.167 (%49.6) alt_right
Dentsitatea46,08 bizt/km²
Informazio gehigarria
Telefono aurrizkia967
Ordu eremuaUTC+01:00
Hiri senidetuakScandiano, Sent Medard de Jalas, Lymington (en) Itzuli eta La Güera (en) Itzuli
MatrikulaAB
almansa.es

Inguru naturalaAldatu

Geografikoki, Almansa, 700 metro inguruan kokatzen den lautada batean dago. Iberiar penintsulako periferiatik goi-lautadara igarotzeko pasabide naturala da. Kokagune berezi horrek, izaera estrategikoa eman dio Almansari, eta Valentzia eta Madrilen arteko komunikazio ardatzaren erdian dago.

DemografiaAldatu

Almansak 24.837 biztanle ditu, 2015ko urtarrilaren 1eko datuen arabera. Biztanleriaren hazkundea jarraia izan da XX. mende osoan zehar. Hazkunde hori, mantsoa izan zen mendearen azken erdian, eta 1940ko hamarkadatik 1950eko hamarkadara eten egin zen. Izan ere, garai hartan Almansako biztanle askok tamaina handiagoko Albacetera emigratzeko joera zeukaten.

Dena den, garraioak hobetu eta herrian hainbat azpiegitura eraikitzearekin batera, inguruko herri txikiagoetako biztanleriaren jomuga bihurtu zen Almansa. XX. mendearen bigarren erdian, eta batez ere 2000. urtetik aurrera, Almansak etengabeko hazkundea bizi izan du, hegoamerikar immigrazioa dela eta.

Ikus, gaineraAldatu

Kanpo estekakAldatu


  Artikulu hau Espainiako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.