Alive (1993ko filma)
Alive (euskaraz Bizirik) 1993ko Frank Marshall estatubatuar zinema zuzendariaren drama filma bat da.
Piers Paul Read britainiar idazlearen Alive: The Story of the Andes Survivors ("Bizirik: Andeetako Biziraunlarien Istorioa") eleberrian oinarritua dago. Eleberri honen oinarrian benetan gertatu zen istripu larri batetan oinarrituta dagoː Andeetan gertatu zen Uruguaiko Aireko Armadaren 571 hegaldiaren istripuan hain zuzen ere.
Ethan Hawke, Vincent Spano eta Josh Hamilton aktoreek antzeztu zuten.
Argumentua
aldatu1972ko uruguaiar errugbi talde bat zeraman hegazkin bat Andeen bihotzean lur jo zuen. Eskifaiako bidaiari asko bertan hil ziren, aldiz, bizirik jarraitzen zutenak elurpean erabat isolaturik gelditu ziren, egunak igaro hala, jakiak amaituz joan ziren eta haien bila inor etortzen ez zela ikusirik, azken erabaki gogor bat hartzera derrigortuak egon ziren: kanibalismoa, hots, hildako adiskide eta senideen gorpuak jatea. Bitartean, talde hartako kide indartsuenak bidai latz bati ekin eta mendiak igaroz guztiak erreskatatzeko asmoz zibilizariora iristeko bideari ekin zioten.
Aktoreak
aldatuBizirik ateratakoak
aldatu- Ethan Hawke: Nando Parrado
- Josh Hamilton: Roberto Canessa
- John Haymes Newton: Antonio "Tintin" Vizintin
- Bruce Ramsay: Carlitos Páez
- David Kriegel: Gustavo Zerbino
- Jack Noseworthy: Roberto "Bobby" Francois
- Kevin Breznahan: Roy Harley
- David Cubitt: Adolfo "Fito" Strauch
- Gian DiDonna: Eduardo Strauch
- John Cassini: Daniel Fernandez
- Richard Ian Cox: Ramon "Moncho" Sabella
- Nuno Antunes: Alvaro Mangino
- Gordon Currie: Jose Luis "Coche" Inciarte
- Sam Behrens: Javier Methol
- Michael Tayles: Alfredo "Pancho" Delgado
- Steven Shayler: Jose Pedro Algorta
- John Malkovich: Carlitos Páez zaharragoa / Narratzailea (krediturik gabe)
Hildakoak
aldatu- Michael Sicoly: Julio Ferrádas kolonela, pilotua
- Jerry Wasserman: Dante Lagurara kolonela, kopilotua
- Tony Morelli: Ramón Martínez, nabigatzailea
- José Zúñiga: Carlos "Fraga" Roque, mekanikaria
- Frank Pellegrino: Ovidio Joaquín Ramírez sarjentua, zaintzailea
- Illeana Douglas: Liliana Methol
- Ele Keats: Susana Parrado
- Jan D'Arcy: Eugenia Parrado
- Danny Nucci: Hugo Diaz (Diego Storm zenan oinarritua)
- Vincent Spano: Antonio Balbi (Marcelo Pérez)
- Michael DeLorenzo: Rafael Cano (Numa Turcatti zenan oinarritua)
- Josh Lucas: Felipe Restano (Francisco Abal zenan oinarritua)
- Chad Willett: Pablo Montero (Enrique Platero zenan oinarritua)
- Michael Woolson: Juan Martino (Daniel Maspons zenan oinarritua)
- Diana Barrington: Mrs. Alfonsin (Graciela Mariani zenan oinarritua)
- Christian Meoli: Federico Aranda (Rafael Echavarren zenan oinarritua)
- Jake Carpenter: Alberto Antuna (Arturo Nogueira zenan oinarritua)
- Silvio Pollio: Álex Morales (Fernándo Vázquez zenan oinarritua)
- Jason Gaffney: Victor Bolarich (Gustavo Nicolich zenan oinarritua)
- Seth James Arnett: Tomas Alonso (Carlos Valeta zenan oinarritua)
- Aurelio Dinunzio: Solana doktorea (Francisco Nicola doktorean oinarritua)
- Fiona Roeske: Solana andrea (Esther Nicola zenan oinarritua)
Kanpo estekak
aldatu- Alive filmaren IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)
- Alive filmaren trailer edo iragarkia ikusgai. Youtube.com (Ingelesez)