Antropofagia

Antropofagia Brasilen 1557an, Hans Staden-en deskribapen baten arabera.
Antropofagia giza haragia jateko ohitura da. Giza talde askok ezagutu du ohitura hori, eta gaur egun ere badira antropofagiaren ohitura duten taldeak. Zenbait kasutan goseak eraginda sortzen da antropofagia; hala gertatu da munduko toki guztietan historiaren garairen batean. Dena dela, erlijioa izaten da antropofagiarako arrazoi nagusia, zenbait kulturatan hildako senidearen gorputza, edo borrokalariaren edo etsaiaren gorputz atalen bat jaten zuten haren indarra jasoko dutelakoan. Gaur egun ere horixe egiten da Ginea Berriko zenbait giza taldetan.
ErreferentziakAldatu
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.