Alil bromuro

konposatu kimiko

Alil bromuroa edo 3-bromoprop-2-enoa haluro organikoa da sintesi organikoan konposatuetan alkilo taldeak txertatzeko baliaten dena.

Alil bromuro
Formula kimikoaC3H5Br
SMILES kanonikoa2D eredua
MolView3D eredua
Konposizioakarbono eta bromo
Motakonposatu kimiko
Ezaugarriak
Momentu dipolarra1,9 D
Fusio-puntua−119 °C
Irakite-puntua70,1 °C (101,325 kPa)
Fusio-entalpia1,9 D
Masa molekularra119,957462 Da
Arriskuak
NFPA 704
3
3
1
Identifikatzaileak
InChlKeyBHELZAPQIKSEDF-UHFFFAOYSA-N
CAS zenbakia106-95-6
ChemSpider7553
PubChem7841
ChEMBLCHEMBL1429506
RTECS zenbakiaUC7090000
ZVG510509
DSSTox zenbakiaUC7090000
EC zenbakia203-446-6
ECHA100.003.134
UNIIFXQ8X2F74Z

Prestakuntza aldatu

Alil bromuro laborategian zein industrian sintetizatzen da alil alkohola hidrogeno bromuroarekin erreakzionaraziz. Lehen-lehenik alkoholaren hidroxilo taldea protonatu egiten da, ura eliminatuz alilo katioia eratzen da, bromuro ioiarekin erreakzionatzen duena produktua osatzeko. Alil bromuroa erreakzio-nahastetik erauzten da eta, segidan, destilatu egiten da purutzeko[1]. 

Beste aukera da alil haluroen arteko halogeno-trukea eragitea, adibidez, alil kloruroa azido bromhidrikoarekin tratatzean kobrea katalizatzailea izanik.

Ezaugarriak aldatu

Alil bromuroa likido kolorgea eta apur bat oliotsua da, garraztasun puntua duen usain gozoa duena. Hezetasuna dagonean hidrolizatu egiten da mantsoki hidrogeno bromuroa eta alil alkohola emanez.

Toxikotzat jotzen da eta oso sukoia.

Erabilera aldatu

Alil bromuroa sintesi organikoan usatzen da alil taldea alkohol eta amina taldeei lotzeko babesle moduan. Halaber, hainbat botiken sintesirako aitzindarietako bat da, hala nola, sekobarbitala, sodio nedokromiloa eta tiamilala.

Erreferentziak aldatu

  1. (Ingelesez) Yoffe, David; Frim, Ron; Ukeles, Shmuel D.; Dagani, Michael J.; Barda, Henry J.; Benya, Theodore J.; Sanders, David C.. (2013). «Bromine Compounds» Ullmann's Encyclopedia of Industrial Chemistry (American Cancer Society): 1–31.  doi:10.1002/14356007.a04_405.pub2. ISBN 978-3-527-30673-2. (Noiz kontsultatua: 2021-04-02).

Kanpo estekak aldatu