Ireki menu nagusia

Diego de Losada konkistatzaile espainiarra izan zen, Rionegro del Puneten (Zamora) jaioa 1511ean eta 1569n hila Venezuelan. 1526tik aurrera Alonso de Pimentel, Benaventeko kondearen zerbitzura jarri zen.

Diego de Losada
Diego de Losada - Antonio Herrera Toro Concejo Municipal de Caracas.jpg
Bizitza
Jaiotza Rionegro del Puente1511
Herrialdea  Espainia
Heriotza Puerto Cabello1569 (57/58 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzak gaztelania
Jarduerak
Jarduerak esploratzailea eta politikaria

Gazterik bidaiatu zuen Amerikara eta militar, exploratzaile, mertzenario, administratzaile zibil eta beste lan asko egin ondoren, Caracas hiria fundatu zuen 1567ko uztailaren 25ean. 1533an Puerto Ricon zen eta ondoren Venezuela konkistatzera abiatu zen. 1552an Nueva Segovia (egungo Barquisimeto) eta Nuestra Señora de Caraballedako hiriak sortu zituen Venezuelako itsasertzean eta, Venezuelako gobernariak aginduta, Venezuelako hiriburua sortu beharreko lurraldea konkistatzera abiatu zen. 1567rako bere mende zituen bertako biztanleak (arawakak, tekeak). Hurrengo urtean Santiago de Leon de Caracas hiria sortu zuen eta ondoren Venezuela gobernatu nahi izan zuen baina ez zuen bete bere asmoa.


Biografia Artikulu hau biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.

ErreferentziakAldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Diego de Losada