Alice Guy-Blaché

Frantziar zinema zuzendaria eta aktorea (1873-1968)
Alice Guy Blaché» orritik birbideratua)

Alice Guy-Blaché (Saint-Mandé, 1873ko uztailak 1- Wayne, New Jersey, 1968ko martxoak 24) lehenengo fikziozko filmaren zuzendaria izan zen. Errealizadore, gidoilari, zuzendari eta ekoizle moduan egin zuen lan bere ibilbidean zehar. Bere lehen lanetan orain fikziotzat ezagutzen dugunaren oinarriak jarri zituen. Soinu sinkronizatu, efektu berezi eta fotogramak margotzearekin esperimentatu zuen. Erretiratu zenean, 600 pelikula baino gehiago eginda zituen.

Alice Guy-Blaché

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakAlice Ida Antoinette Guy
JaiotzaSaint-Mandé1873ko uztailaren 1a
Herrialdea Frantzia
HeriotzaMahwah (en) Itzuli eta Wayne (en) Itzuli1968ko martxoaren 24a (94 urte)
Hobiratze lekuaMaryrest Cemetery (en) Itzuli
Familia
Ezkontidea(k)Herbert Blaché (en) Itzuli  (1907 -  1922)
Hezkuntza
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakzinema ekoizlea, film-zuzendaria, gidoilaria, autorea, errealizadorea, zinema aktorea eta antzerki zuzendaria
Enplegatzailea(k)Gaumont
Lan nabarmenak
Jasotako sariak

IMDB: nm0349785 Allocine: 18139 Allmovie: p198538
Find a Grave: 6837011 Edit the value on Wikidata

Biografia aldatu

Parisen jaio zen. Bere gurasoak editoreak ziren eta Txilen liburu-denda eta editorial bateko jabeak ziren. Horregatik, denboraldi batez Txilen bizi izan zen, 6 urterekin Europara bueltan eraman zuten arte. Veyrier, Suitzan egin zituen ikasketak. Ostean, Ferney-en zegoen komentu batera mugitu zuten, Parisera bueltatu zen arte.[1]


17 urterekin aita hil zitzaion, eta bere burua eta bere ama mantentzeko, mekanografia ikasketak egin zituen. 1894an “Comptoir général de la photographie” konpainian lan egiten hasi zen. Geroago, enpresa “L. Gaumont et Cie” bihurtuko zen, konpainia zinematografiko zaharrenetariko bat. Nahiz eta idazkari postuan ibili, lan honek aukera eman zion Alice Guy-ri zinemaren mundua ezagutzeko. 1895ean Gaumont, momentuko konpainiako buruarekin bat, Guy Lumière anaien film baten erakusketa batera joan zen, hain zuzen ere, “Workers Leaving the Lumière Factory” filma. Baina Lumière anaiek filma erabilera zientifikorako besterik ez zuten nahi eta Guy-k potentzial gehiago ikusi zion. Berak fikziozko kontaketak sartzeko aukera ikusi zuen eta Gaumonteri eskatu zion baimena bere film propioa egiteko. Horrela jaio zen bere lehen filma: La Fée aux Choux.[2]

Lehenengo pausuak zinemagintzan aldatu

La Fée aux Choux (1896) filma esan daiteke dela historiako lehenengo fikziozko filma. Frantziako umeentzako ipuin ezagun batean oinarritu zen Guy filma egiteko, eta bertan, momentuan berriak ziren teknikak erabili zituen.

Ordutik aurrera, Gaumont produktorarekin bat, hainbat film eraman zituen aurrera. 1896-1906 artean, konpainiako produktore burua izan zen eta sistematikoki zinema narratiboa egiten zuen lehenengo zinemagilea izan zela kontsideratu daiteke. Gainera, denbora tarte horren barruan, ezaguna den emakume zuzendari bakarra izan zen. Bere lehenengo filmen gaiak Lumière eta Georges Méliès filmetan agertzen ziren gaien antzekoak ziren, izan ere, garaikideak ziren. Bidaia pelikulekin eta dantzekin esperimentatu zuen gehienbat.

1906an The Life of Christ filma egin zuen, garai horretarako oso aurrekontu handia izan zuena, 300 estrekin. Horrez gain, lehenetarikoa izan zen Gaumont konpainiako “Chronophone” sistemarekin grabatutako audioa eta irudia sinkronizatzen. Garai hauetan baita ere, efektu berezi batzuk erabiltzen hasi zen. Historialari gehienak ados daude baieztatzean, bere tematikak ez zirela emakume eta feminismoaren inguruan zentratzen. Baina 1906an Les Résultats du féminisme filma zuzendu zuen. 7 minutuko film honetan, emakume eta gizonaren papera aldatuta dagoen gizarte bat erakusten zaigu. Gizonak etxe eta umeetaz arduratzen diren bitartean, emakumeek egunkaria irakurri eta kafea hartzen dute tabernan.[3]

Solax aldatu

 
Solax[Betiko hautsitako esteka] estudioen pelikula bateko kartela, 1911

1907an, Alice Guy Herbert Blachérekin ezkondu zen, Gaumonteko beste buru bat. Biak batera Ameriketako Estatu Batuetara joan ziren Gaumont konpainiak bidalita lan egiteko. Han zeudela, 1910ean haien estudio propioa sortu zuten, beste kide batekin batera, George A. Magie. Hiruren artean The Solax Company sortu zuten, Hollywooden aurretik sortutako estudiorik handiena. Queen, New York hirian zegoen estudioa, eta honetan, Herbert Blanché ekoizpen burua zen bitartean, Alice Guy izan zen konpainiak egindako film askoren zuzendari eta zuzendari artistikoa. Guy bihurtu zen estudio propioa zuen lehenengo emakumea.


Alice Guy eta bere kideek diru asko inbertitu zuten estudioan aurrerapenak egiten eta teknologia berriak erosten. Film estudio garrantzitsua bihurtu ziren eta besteak beste, Goldwyn Picture Corporation produktorarekin egin zuten lan. Baina beste estudio asko bezala, XX. Mendeko 20ko  hamarkadan zehar, egoera latzagoa bihurtu zen, Hollywooden fenomenoa zela eta. 1919an, estudioa itxi behar izan zuten.

Azken urteak aldatu

Alice Guy-k 1919an zuzendu zuen bere azken filma. Azken filma zuzentzen zuen bitartean, gaixotu egin zen, eta sendatzerakoan, Hollywoodera joan zen. Herbert Blanché-rekin egin zuen lan zuzendari laguntzaile gisa.

1921ean, bere azken filma atera eta geroago, lur-jotze ekonomikoa izan zuen. Honen ondorioz urte berean Frantziara bueltatu zen. Nahiz eta saiatu, ez zuen lortu finantzaketarik pelikulak egiten jarraitzeko. Dena den, ordurako 600 pelikula baino gehiago eginda zituen.

1953an Ohorezko Legioko zalduna saria eman zioten eta lau urte geroago Zinemateka Frantzesak omenaldi bat egin zion. 1964ean bueltatu zen Guy Estatu Batuetara eta han hil zen, New Jersey hirian, 1968ko martxoaren 24ean.

Bere lanaren analisia eta bere memoria aldatu

Filmografiaren historiaren izenik ezagunenetarikoa izan zen Alice Guy. Izan ere, gaur egun egiaztatu da bera eta ez Méliès izan zela lehena zinema narratiboa egiten. Aldi berean, lehenengo pertsona izan zen zinema profesionala egiten eta ogibide bezala hortaz bizitzen. Baina informazio hau 90eko hamarkadan egiaztatu zen, beraz, oraindik ere bere izena ezezaguna da askorentzat. Alice Guy zinema narratiboaren sortzailea, lehenengo filmen zuzendaria, Hollywoodeko ekoizlea eta zuzendari independentea izan zen. Horrez gain, lehenengoa izan zen gramofono batekin grabatutako soinuak eta irudia aldi berean erabiltzen, lehenengoa efektu bereziak erabiltzen, kamara geldoa eta arina erabiltzen eta baita polizia-generoaren sortzailea ere.


Bere pelikuletako protagonistak emakume zein gizonak ziren eta hainbat gai jorratu zituen: erlijioa, kultura, polizia-generoa, dantza, feminismoa, etab. 1913an Woman's Place in Photoplay Production testua idatzi zuen. Honetan zinemaren munduan emakumeek pairatzen zuten bazterketa salatzen zuen. Bazterketa hau, bat zetorren zinemaren bilakaerarekin negozio gisa eta komunikabide nagusian. Testu honetan baita ere Alice Guy-k zinema artetzat hartzen zuela adierazi zuen, ez entretenimendu gisa soilik.[4]

Filmografia hautatua aldatu

1896:

1897 :

  • Au réfectoire
  • L'Arroseur arrosé
  • Ballet libella
  • Baignade dans un torrent
  • Le Cocher de fiacre endormi
  • Coucher d'Yvette
  • Danse fleur de lotus
  • Danse serpentine par Mme Bob Walter
  • En Classe
  • Idylle
  • Idylle interrompue
  • Leçon de danse
  • Le Planton du colonel
  • Le Pêcheur dans le torrent
  • Une nuit agitée

1898 :

  • L'Aveugle fin de siècle
  • Les Cambrioleurs
  • La Cène
  • Le Chemin de croix
  • Chez le magnétiseur
  • La Crèche à Bethléem
  • Déménagement à la cloche de bois
  • L'Entrée à Jérusalem
  • Les Farces de Jocko
  • La Flagellation
  • La Fuite en Égypte
  • Le Jardin des oliviers
  • Jésus devant Pilate
  • Je vous y prrrrends !
  • Leçons de boxe
  • Scène d'escamotage
  • Surprise d'une maison au petit jour
  • L'Utilité des rayons x

1899 :

  • Au cabaret
  • L'Aveugle
  • La Bonne Absinthe
  • Le Chiffonnier
  • Courte échelle
  • Le Crucifiement
  • Les Dangers de l'alcoolisme
  • Le Déjeuner des enfants
  • La Descente de croix
  • Erreur judiciaire
  • La Mauvaise soupe
  • Mésaventure d'un charbonnier
  • Monnaie de lapin
  • La Résurrection
  • Le Tondeur de chiens
  • Le Tonnelier
  • Transformations
  • Un lunch

1900 :

  • La Fée aux choux
  • L'Angélus
  • L'Arlequine
  • Arrivée d'Arlequin
  • Arrivée de Pierrette et Pierrot
  • Avenue de l'opéra
  • Badinage
  • Bataille de boules de neige
  • Le Bébé
  • Chapellerie et charcuterie mécaniques
  • Chez le Maréchal-Ferrant
  • Chez le photographe
  • Chirurgie fin de siècle
  • La Concierge
  • Coucher d'une Parisienne
  • Danse de l'ivresse
  • Danse des saisons
  • Danse du papillon
  • Danse du pas des foulards par des almées
  • La Danse du ventre
  • Danse du voile
  • Danse serpentine
  • Dans les coulisses
  • Déclaration d'amour
  • Les Fredaines de Pierrette
  • L'Écossaise
  • Gavotte directoire
  • Guillaume Tell
  • L'Habanera
  • Le Lapin
  • Leçon de danse
  • Little Tich et ses Big Boots
  • Le Marchand de coco
  • Le Matelot
  • Mort d'Adonis
  • Pas de grâce
  • Pas des éventails
  • Pas du poignard
  • Pas Japonais
  • La Paysanne
  • La Petite Magicienne
  • Le Polichinelle
  • La Poupée noire
  • La Reine des jouets
  • Retour des champs
  • Le Sang d'Adonis donnant naissance à la rose rouge
  • Saut humidifié de M. Plick
  • La Source
  • Suite de la danse
  • La Tarentelle
  • Une rage de dents
  • Valse directoire
  • Valse lente

1901 :

  • Charmant froufrou
  • Danses basques
  • Frivolité
  • Hussards et grisettes
  • Lavatory moderne
  • Lecture quotidienne
  • Pas de Colombine
  • Scène d'amour
  • Scène d'ivresse
  • Tel est pris qui croyait prendre
  • Les Vagues

1902 :

  • Bonsoir m'sieurs dames
  • Les Chiens savants
  • Les Clowns
  • La Cour des miracles
  • Lina Esbrard, Danse serpentine
  • Danse fantaisiste
  • Danse mauresque
  • La Dent récalcitrante
  • L'Équilibriste
  • En Faction
  • Farces de cuisinière
  • La Fiole enchantée
  • Fruits de saison
  • La Gavotte
  • La Gigue
  • Intervention malencontreuse
  • Le Lion savant
  • Les Malabares, acrobates
  • Le Marchand de ballons
  • Le Pommier
  • Pour secouer la salade
  • La Première gamelle
  • Quadrille réaliste
  • Sage-femme de première classe
  • Trompé mais content
  • Une scène en cabinet particulier vue à travers le trou de la serrure

1903 :

  • Les Apaches pas veinards
  • Les Aventures d'un voyageur trop pressé
  • Les Braconniers
  • Cake-walk de la pendule
  • La Chasse au cambrioleur
  • Comment monsieur prend son bain
  • Comme on fait son lit on se couche
  • Compagnons de voyage encombrants
  • Enlèvement en automobile et mariage précipité
  • Faust et Méphistophélès
  • Le Fiancé ensorcelé
  • Illusionniste renversant
  • Jocko musicien
  • La Liqueur du couvent
  • Lutteurs américains
  • La Main du professeur Hamilton ou le roi des dollars
  • Modelage express
  • La Mouche
  • Ne bougeons plus
  • Nos bons étudiants
  • Potage indigeste
  • La Poule fantaisiste
  • Répétition dans un cirque
  • Secours aux naufragés
  • Service précipité
  • Les Surprises de l'affichage
  • La Valise enchantée
  • Le Voleur sacrilège

1904 :

  • Après la fête
  • L'Assassinat du courrier de Lyon
  • Comment on disperse les foules
  • Le Crime de la Rue du Temple
  • Les Deux rivaux
  • Les Enfants du miracle
  • La Gavotte de la reine
  • La Leçon de pipeau
  • L'Oiseau envolé
  • Paris la nuit
  • Pierrot assassin
  • Le Pompon malencontreux

1905 :

  • L'Anatomie du conscrit
  • Le Cake-walk du Nouveau Cirque
  • La Charité du prestidigitateur
  • Clown, Chien et Ballon
  • Le Coq dressé de Cook et Rilly
  • La Esmeralda (d'après le roman de Victor Hugo Notre-Dame de Paris)
  • Espagne
  • Five O'Clock Tea
  • Lilas-Blanc
  • Les Maçons
  • La Malagueña et le Torero
  • La Polka des trottins
  • Questions indiscrètes
  • Réhabilitation
  • Saharet, le Boléro
  • La Statue
  • Le Tango
  • Le Vrai Jiu-jitsu

1906 :

  • Course de taureaux à Nîmes
  • Effets de mer
  • La Fée Printemps
  • Le Fils du garde-chasse
  • La Hiérarchie dans l'amour
  • Madame a des envies
  • La Marâtre
  • Le Matelas épileptique
  • Mireille
  • La Naissance, la vie et la mort du Christ (avec Victorin Jasset comme assistant réalisateur)
  • Le Noël de monsieur le curé
  • Les Résultats du féminisme
  • Une course d'obstacles
  • Une femme collante
  • Une histoire roulante
  • Un soulier pour un jambon
  • La Vérité sur l'homme-singe

1907 :

  • Le Ballon dirigeable « Le Patrie »
  • Le Billet de banque
  • Le Bonnet à poil
  • La Course à la saucisse
  • Fanfan la Tulipe
  • Le Frotteur
  • La Glu
  • Le Lit à roulettes
  • Le Piano irrésistible
  • Sur la barricade
  • Une héroïne de quatre ans

1910 :

  • A Child's Sacrifice

1911 :

  • The Doll
  • The Violin Maker of Nuremberg
  • Rose of the Circus
  • The Cure
  • Five O'Clock Tea
  • His Mother's Hymn
  • The Little Rangers
  • Road Leads Home

1912 :

  • The Face at the Window
  • L'Américanisé (Making an American Citizen)
  • A Fool and His Money
  • Harmonie en conserve
  • Phantom Paradise
  • The Blood Stain
  • Fra Diavolo
  • Micky's Pal
  • In the Year 2000
  • Child of the Tenements
  • Falling Leaves
  • Blighted Lives
  • Algie, the Miner
  • God Disposes
  • A Terrible Lesson
  • Mrs. Cranston's Jewels
  • Mignon
  • Playing Tramps
  • The Girl in the Arm-Chair

1913 :

  • Burstup Holmes
  • Burstup Holmes' Murder Case
  • Dick Whittington and his Cat
  • A House Divided
  • Matrimony's Speed Limit
  • The Pit and the Pendulum
  • A Terrible Night
  • The Little Hunchback
  • The Rogues of Paris
  • Shadows of the Moulin Rouge

1914 :

  • The Tigress
  • The Lure
  • The Woman of Mystery
  • The Dream Woman
  • The Monster and the Girl
  • Beneath the Czar

1915 :

  • My Madonna
  • The Song of the Wage Slave
  • The Vampire
  • The Heart of a Painted Woman

1916 :

  • The Ocean Waif
  • What Will People Say?

1917 :

  • Behind the Mask
  • When You and I Were Young
  • House of Cards
  • A Man and the Woman
  • The Empress
  • The Adventurer

1918 :

  • The Great Adventure

1920 :

  • Tarnished Reputations
  • Vampire

Aitortzak aldatu

  • 2023ko urrian Zinemakumeak Gara jaialdiaren 28. aldian omenaldia jasoko du.[5]

Erreferentziak aldatu

  1. (Gaztelaniaz) Belinchón, Gregorio. (2017-03-26). «Alice Guy Blaché, la pionera del cine sale del olvido» El País ISSN 1134-6582. (Noiz kontsultatua: 2019-05-29).
  2. (Gaztelaniaz) Mullor, Por Mireia. (2018-09-04). «La verdadera historia de Alice Guy Blaché, pionera del cine» Fotogramas (Noiz kontsultatua: 2019-05-29).
  3. (Gaztelaniaz) «El cine lo inventó una feminista: Alice Guy» El Confidencial 2017-09-03 (Noiz kontsultatua: 2019-05-29).
  4. «Figuras de cine: Alice Guy» educomunicacion.es (Noiz kontsultatua: 2019-05-29).
  5. Mallona, Olatz Enzunza. (2023-10-04). «Urriaren 16tik 28ra egingo dute Zinemakumeak Gara jaialdia» Berria (Noiz kontsultatua: 2023-10-04).

Kanpo estekak aldatu