Alga erregaia algetatik eratorritako bioerregaia da. Alga erregaiak hirugarren generazioko erregaiak dira, lehenengo generazioko bioerregai polemikoak (lehorreko landareen oliotik eratorriak) ordezkatzeko gai izango omen direnak.

Itsas belarra jasotzen.

Petrolioaren erreserbak gutxitzen doazen heinean, haien ordezko erregaien beharra areagotzen ari da. Erregai horien artean, algetatik eratorritakoa urte gutxi batzuetan errealitate bihur daiteke. Mundo osoko hainbat enpresa eta ikerlari talde lanean ari dira algetatik hidrogenoa edo biodieselerako olioa ateratzen duten sistema esperimentaletan. Alga horiek, gainera, zentral termikoetan emitituriko CO2 gasa deuseztatzen dute. Helburu nagusia da alga erregaia erregai fosilekin lehiakor izatea.

Algen hidrogeno eta biodiesela aldatu

Algak erregai moduan erabiltzea ez da gaur egungo ideia berri bat, 1978an Estatu Batuetan “Ur Espezien Programa” sortu zen petrolioaren krisiaren ondorioz. Proiektu honi 1996an amaitu zen lortutako emaitza eskasengatik eta 17 milioi euro inbertitu ostean. Hala ere, azken aldi honetan petrolioaren prezioaren igoerak eta honen eskasiak eta energia berriztagarriei eman nahi zaien bultzadak algen erabileraren interesa berpiztu du.

Energia berriztagarri guztien artetik zeinek izango duen etorkizunean garrantzi gehien esatea zaila da eta hori jakin arte ikerlariek aukera guztietan lan egin beharko dute, algak barne. Craig Venter eta Robert Metcalfe bezalako enpresaburuek hainbat milioi inbertitu dituzte horrelako proiektuetan kasu batzuetan emaitza ikaragarriak lortu direlarik.

Algen energian pentsatu duen enpresa baten adibidea Philadelphiako 20/2 Collaborative diseinu taldea izan zen. Honek Reykjavikeko Vatnsmyri auzo berri baten garapenerako sistema berri bat proposatu zuen. Sistema honek algez beteriko igerilekuak egitea proposatzen zuen. Igerileku hauek hidrogenoa sortzeko erabiliko ziren. Gaur egun erregai zeluletan erabilitako hidrogenoa lortzeko energia iturriak behar dira eta gainera hidrogenoaren garraioa beste kostu energetiko gehigarri bat da. Guzti hau igerileku hauekin zati handi batan murriztu ahalko zen.

Estatu Batuar diseinatzaileak Berkeleyko unibertsitatean eginiko esperimentuetan oinarritu dira. Hauek Chlamydomonas reinhardtii algarekin lan egin dute, eta honen ezaugarri nagusia oxigeno nahiko ez duenean hidrogenoa askatzen duela da, CO2-a askatu beharrean. Ondorioz alga hauen biltegi handiak eratu beharko lirateke, bizirik mantentzeko bezalako kondizioetan eta gero produzituriko leku berean erabil ahalko zen hidrogenoa eratuz. Ikerketa hauen arduradunek diotenez behin prozesu honen optimizazio lorturik hamar metro diametroko igerileku batek sortuko zuen hidrogenoarekin dozena bat autoren aste bateko kontsumoa bete ahalko zen.

Hala ere ikerketa gehienak ondoren bioerregaietan erabil ahalko den olioa sortzeko algen propietateetan zentratzen dira. Algen produktibitatea olioari dagokionez gaur egun bioerregaiak sortzeko beste elementu begetalena baino handiagoa da. Algen espezie eta sistemaren arabera alga hektarea batek soja hektarea bat baino 30 eta 250 aldiz gehiago produzitu dezake.

Bestalde, algak orokorrean ez dira elikagai bezala erabiltzen eta gainera ur gazian edo edateko ur txarrarekin eta nekazaritzarako balio ez duten terrenoetan hasi daitezke. Horren ondorioz algen produkzio masiboak ez luke inongo arazorik sortuko elikagai produkzioarekin, hainbat bioerregaietan gertatzen den moduan. Gainera algetatik eratorritako biodiesela ez da toxikoa eta oso biodegradagarria da.

Azkenik esan beharra dago algetatik eratorritako produktuek beste hainbat aplikazio izan ditzaketela, industria plastiko, farmazeutiko eta elikagaietakoan. Beste kasu batzuetan, karbohidrato eta olio gutxi produzitzen duten algak etanola sortzeko erabil daitezke.

Ekoizpena CO2 erabiliz aldatu

Hainbat proiektutan lehen aipaturiko biodieselerako algen produkzioa zentral elektrikoek eratutako berotegi efektuko gasen bidez egitea proposatzen da. Ideia hau hainbat enpresek aurrera eraman nahi dute, hauen adibide GreenFuel Technologies edota Solix Biofuels enpresa iparamerikarrak dira. Enpresa hauen arduradunak olio dentsitate handiko eta hazkunde arineko alga mota ezberdinak aztertzen ari dira. Alemanian ere Bremeneko Unibertsitate Politeknikoko ikerlariek, itsas ikerkuntzako Alfred Wegener Institutuak eta E.On konpainia Elektrikoak proiektu komun batean lan egiten ari dira: Berotegi Efektuen Gasen murriztapena.

Bestalde, UOP enpresako adituen talde bat JP-8 sortzeko proiektu baten lan egiten ari dira. JP-8 OTAN-en hegazkinek erabiltzen duten erregai militarra da, erregai hau materia prima ordezkagarrietatik lortzen delarik. Honetarako ikertzen ari diren aukeren artean algak agertzen ari dira. Hauen ebaluazioa Arizonako Unibertsitate Estatala egiten ari da eta lau milioi eta erdi euroko diru laguntza jaso du DARPA (Agencia de Proyectos de Investigacion Avanzada del departamento de Defensa de EEUU) agentziatik. Proiektuaren helburuak 2008.urtearen amaierako bukatzea espero da eta gainera lortutako emaitzak hegazkin komertzialetarako ere baliotzea espero da.

Algak erregai moduan erabiltzeko proiektuak mundu guztian zabaldu dira. Honen adibidea ondorengo enpresa hauek dira:

Bestalde, Tokioko Zientzia eta Itsas Teknologia Unibertsitateak etanolaren produkzio masibo bat egiteko proiektu baten ari dira lanean Sargasso izeneko makro-algak erabiliz.

Eta azkenik, Espainian BioFuel Systems (BFS) enpresak aktibitate industrialen CO2-a absorbatzen duten mikro-algetan oinarrituriko biopetrolio batean ikertzen ari da. Proiektu honen arduradunek diotenez Valentziako Erkidegoaren azaleraren bikoitzarekin petrolioaren eguneroko produkzioa berdindu ahalko litzateke. Honetaz gain, Espainian dagoen eguzki argia algen hazkuntzarako ezin hobea da eta ondorioz mota honetako bioerregaien produkziorako.

Eragozpen eta hobetu beharrekoak aldatu

Aurretik aipaturiko enpresa eta ikerkuntza taldeek gasolindegietan denbora gutxi barru egon daitezkeen alga bioerregaiak dituzte, baina hauen merkaturako sarrera zaila izango da eta petrolioarekin lehiatzeko urte batzuk pasatu beharko dira.

Honen ondorioz ikerlariek hainbat eragozpen gainditzea dute helburu. Hartara, dentsitate handiagoko olioak eta hazkunde bizkorragoko algen bila dabiltza. Bestalde, Global Watch britainiar gobernuko agentziak egin zuen informe baten arabera algekin lan egiteak daukan zailtasun handi bat algek duten ur kantitate handia da, honek manipulazio, erabilgarria denaren erauzpena eta garraioan arazoak eragiten baititu.

Beste eragozpen garrantzitsu bat algen hazketarako toki egokiaren bilaketa da. Algak biosfera txiki batzuen moduan portatzen dira eta bertako elementu bat aldatu ezkero bere hasierako baldintzak aldatzen dira. Organismo ezezagun baten sarrerak ere aldaketa larriak eragin ditzake eta kultiboaren galera ere.

Ikerlariek ez dute akordiorik algen hazte metodo egokienean: urtegi irekiak edo urtegi itxiak. Urtegi irekietan eguzki argi zuzena dago eta gainera merkeagoa da. Baina elementu ezezagunen sarreren arriskua du. Urtegi itxiak ostera ez dute elementu hauen sarrera baimentzen baina garestiagoak dira.

Kanpo estekak aldatu