Alfredo Alonso-Allende Yohn

gaztelaniazko euskal idazlea eta zientzialaria

Alfredo Alonso-Allende Yohn (Areeta, Getxo, Bizkaia, 1946) euskal idazle erdalduna da, Alfredo Alonso-Allende Arregi oingilearen biloba.

Alfredo Alonso-Allende Yohn
Bizitza
JaiotzaAreeta, 1946 (77/78 urte)
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
BizilekuaBilbo
Hezkuntza
HeziketaGaztelueta Ikastetxea
Murtziako Unibertsitatea
Hezkuntza-mailadoktorea
Jarduerak
Jarduerakidazlea eta kimikaria
Enplegatzailea(k)Zientzia Ikerketen Kontseilu Nagusia
Bristolgo Unibertsitatea
Jasotako sariak
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaErromatar Eliza Katolikoa

Kimika-zientziatan doktore, Alonso-Allende biologian eta zientzia esperimentaletan ikertzeagatik da ezaguna, baita moral katolikoari buruzko hainbat liburu plazaratzeagatik ere. Horietariko gehienetan laguntasuna du hizpide. Egun, Bilbon bizi da.

Biografia eta lanak aldatu

Alfredo Alonso-Allendek Leioako Gaztelueta ikastetxean (Bizkaia) ikasi zuen, Kimika-zientziatan doktore eta Biologo bihurtuz.[1] Bost espainiar unibertsitateetan egin zituen ikasketak, bere ikerlanengatik Juan de la Cierva saria eskuratuz.[2]

British Council-ek lagunduta, Bristol-go Unibertsitateko Ortugintza eta Frutikultura Sailean egin zuen lan, Long Ashton Experimental Station delakoan (Ingalaterra). Fullbright-Hays bekari esker, Estatu Batuetako Hezkuntza Sailak ere onartu zuen, Salzburg Seminar in American Studies [Amerikar Ikerketen Salzburgoko Mintegia] delakoan parte har zezan, Harvardeko Unibertsitateak Salzburgon (Austria) antolatutakoa.[2]

Bigarren Hezkuntzako eta Unibertsitateko irakasle izan da. Baita ikerlaria ere hainbat urtez, Espainiako Zientzia Ikerketen Kontseilu Nagusian (CSIC, gazteleraz), Segura ibaiko Edafologia eta Biologi Aplikatuko Zentroan.[2]

Hainbat ikerlan eta kultur entsegu plazaratu ditu, hedapen handikoak eta jarraian agertzen direnak.

Monografiak zientzia esperimentalen inguruan aldatu

  • Aspectos analíticos en la determinación de multirresiduos de plaguicidas organoclorados en pimiento (Capsicum annuum L.): Evoluciones durante su cultivo y en la elaboración industrial del pimentón. Doktore tesia. Segurako Edafologia eta Biologi Aplikatuko Zentroa, 1977.
  • Principios de nutrición humana (T. Geoffrey Taylor eta C. Gonzalez Buigesekin batera). Omega, 1981.
  • Legislación sobre plaguicidas y residuos de plaguicidas. Segurako Edafologia eta Biologia Aplikatuko Zentroa, 1978.

Kristautasunari buruzko liburuak aldatu

  • Creer. La fe es razonable y necesaria para vivir. Madril, Rialp, 2018.
  • Amigos. Madril, Palabra, 2014 (euskarara itzulia autoedizio bidez -Lagunak-).
  • La amistad del cristiano. Madril, Rialp, 2013
  • Hacer amigos. Madril, Ediciones Internacionales Universitarias, 2010.
  • Aprender a ser amigos. Madril, Palabra, 1999.
  • Ser amigos. Bartzelona, Ediciones Internacionales Universitarias, 1997.

Erreferentziak aldatu

  1. (Gaztelaniaz) Tesis doctorales. Ciencias y técnica. Unibertsitate-kontseilua, 357 or. ISBN ISBN 84-369-1827-4..
  2. a b c (Gaztelaniaz) Alfredo, Alonso-Allende. (2018). Creer. La fe es razonable y necesaria para ser feliz. Rialp.

Kanpo estekak aldatu