Alfred Mills

ingeles futbolaria

Alfred Edward Elvin Mills (Lizard, Kornualles, 1874ko abenduaren 15a[1] - Getxo, 1929ko urriaren 15a) ingeles futbolaria izan zen, atzelari moduan aritu zena.

Alfred Mills
Bizitza
JaiotzaLizard1874ko abenduaren 15a
Herrialdea Erresuma Batua
HeriotzaGetxo1929ko urriaren 15a (54 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakingelesa
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakfutbolaria
Ibilbidea
Taldeak Urteak J G
Athletic /
 
Posizio edo espezialitateaatzelaria

Biografia aldatu

Mills aitarekin batera iritsi zen Bizkaira, Espainia eta Britainia Handia lotzen zituen kablearen konpainian lan egitera.[2] 1901eko ekainaren 11n Kale Nagusiko Café Garcían estatutuak egiteko bileran parte hartu zuen.

1902ko martxoaren 9an, klubaren bigarren nazioarteko partida jokatu zuen, Bizcaya talde mistoak Burdigala frantziarraren aurka egindakoa. Bordelen 2 eta 0 irabazi ostean, Lamiakon 7 eta 1 irabazi zuten. 1904ko apirilaren 24an Madrid FCren kontrako partida ere jokatu zuen. Athleticek 2 eta 1 irabazi zuen.[3]

Ez zen oso habila gaztelaniaz hitz egiten. Logroñon bizi bazen ere, uremiak jota, Algortara joan eta bertan hil zen.[4]

Ibilbidea aldatu

Kluba Urtea(k)
Athletic Club ?

Palmaresa aldatu

Titulua Kluba Urtea
Errege Kopa Athletic Club 1903/04[1]

Erreferentziak aldatu

  1. a b (Gaztelaniaz) Athletic Club
  2. (Gaztelaniaz) «18 apellidos extranjeros» El Mundo 2015/05/19.
  3. (Gaztelaniaz) «Homenaje a Alfred Mills. El único extranjero fundador del Athletic» Cuadernos de Fútbol 2015/05/19.
  4. (Gaztelaniaz) «Alfred Mills. El primer inglés rojiblanco» Memorias del Fútbol Vasco 2014/03/14.