Ireki menu nagusia
Real Madrileko Cristiano Ronaldo (ezkerraldean) eta Athleticeko Ander Iturraspe 2010eko Santiago Bernabéuko Ligako partidan

Athletic-Real Madril edo klasiko handia[1]- gaztelaniaz: El Viejo Clásico edo klasiko zaharra deitua[2]- Espainiako futbol ligako lehen mailako talde horiek jokatutako partidak dira. 2011ko abenturaren 10era arte Espainiako futbolean gehien jokatutako partido ofiziala izan zen, justu Real Madrid eta FC Barcelona arteko El Clásico norgehiagokak gainditu zuenean.[3] Hala ere, egun, norgehiagokarik ohikoena da oraindik Futboleko Espainiako Errege Kopan.

Talde biak, Bartzelonarekin batera, Espainiako futbol ligako lehen mailan aritutako bakarrak dira.[4] Gainera, talde biak bazkideek gobernatuak dira.[5][6][7]

Eduki-taula

HistoriaAldatu

Talde bien arteko lehendabiziko norgehiagoka Errege Koparen lehenengo edizioan gertatu zen, 1903ko apirilaren 8an; Athleticek 3–2 irabazi zuen.[8] Lehenengo partida San Mamesen 1920ko Errege Kopan izan zen.[9] Laster, bien arteko partidak tradizional bilakatu ziren Athleticek eta Real Madrilek bere eskualdeko txapelketak (Bizkaiko Herrialde Txapelketa eta Campeonato Regional Centro hurrenez hurren) irabazten zituztelako eta, horrela, Errege Kopan aritzen zirelako.

Hori zela eta, 1903 eta 1958 artean, bilbotarrek eta madrildarrek bederatzi finalak jokatu zituzten, Athleticek horietako sei irabaziz.[10][11]

Ligako partidak, frankismotik haratuagoAldatu

1929ko apirilaren 21ean, Athleticek eta Real Madrilek bere Ligako lehen partida jokatu zuten, Real Madrilek Chamartínen 5–1 irabaziz.[12] 1929ko Errege Kopako finalerdietan, Bilbon 'igelaren partida' jokatu zuten: bilbotar enpresa batek igelarena antzeko hotsa egiten zuen txirulak banatu zituen San Mamesen arerioak gogaitzeko asmotan. Hala ere, hauek Madrildik 3–1 zekartzatela, 4–1 irabazi zuten. Guztira 7–2ko emaitza lortu eta finalera pasa ziren.[9] Bien artean, lehenengo 25 txapelketatik 10 irabazi zuten (Athleticek 6, Madrilek 4) Gerra Zibiletik 1956raino. Baina, harrezkero madrildarra txapelketako talderik arrakastatsuena bilakatu zen, hurrengo 26etatik 16 txapelketa irabaziz.

Garai haietan, Francisco Franco diktadoreak hiriburuko taldea bultzatu zuen, erregimena atzerritarren artean bultzatzeko asmotan.[13] Athleticek, tartean, Euskal Herriko talderik sendoena bazen ere,[14][15][16][17] ez zuen txapelketarik lortu.

Espainiako trantsizioan futbola politikaren ikur bilakatu zen eta Athletic eta Real Sociedad arteko euskal derbian ikurrina lehendabizikoz publikoan agertu zen.[18] Era berean, talde bien zaleak, tartean bere ultrak (Herri Norte Taldea eta Ultras Sur hurrenez hurren) kontrako ideologiei atxiki zitzaien.[19][20][21]

Zelaian, 1980ko hamarkadan, Athleticeko estatistika hobetu zuen Liga bitan irabaziz. Gainera, 1983ko Liga Real Madrili azken egunean eta puntu batez irabazi zuen.[22] Denboraldia erabateko hondamena izan zen madrildarrentzat, izan ere Superkopa, Errege Kopa, Europako Txapeldunen Liga eta Ligako Kopa galdu zituzten. 1983-84 denboraldian, Athleticek gol batez eta aurrez aurreko emaitzei esker Liga irabazi zuen,[23] baita Kopakoa irabazi ere. Hala ere, beltxargaren kanta izan zen Athleticentzat Real Madrilek La Quinta del Buitre izeneko belaunaldiari esker hurrengo bost Ligak irabazi zituen.[23]

1990eko martxoko Bilboko partidan, epaileak zalantzazko penalti eman zien madrildarrei eta laguntzailea eta Paco Buyo madrildar atezaina objektuak hartu eta gero 12 minutuz eten zuen partida.[24][9] Partida normal amaitu zuen baina Ligak partidu batez itxi zuen San Mamés eta Athleticek Atotxako futbol zelaian hartu zuen Real Valladolid.[25][26]

XXI. mendeaAldatu

 
Kaká penaltyz gol bat lortzen du San Mamesen, 2011

XXI. mendean, Real Madrileko arerio nagusiak beste klubak izan dira, tartean Valentzia, Bartzelona edota Atlético Madrid (hasieran Athleticen sukurtsal moduan sortua).[27][28] Athleticek ezin izan du talde honetan egon, bere fitxaketa politikak ezin izan baitu Madrilgo Galácticosekin alderatu.

Real Madril milioika zale ditu mundu osoan eta munduko talderik aberatsenetariko bat,[29] eta sarituenetariko bat[30] da. Athleticek berriz, Ligako sei onenen artean sailkatu bada ere,[31] ez du horrelako arrakastarik izan.[32] Hala ere, talde bien arteko partidek, bere esanahi historiko eta kulturala dela eta, oraindik jarraitzaile asko dituzte.[33]

Azkenenko partidatan ez dago zalantzarik bien arteko partidak madrildarren aldekoak izan zirenik. 2004–05eko denboraldian Athleticeko partida biak irabazi zituen baina harrezkero partida bi baino ez ditu irabazi San Mamesen[34] eta 2016–17 denboraldira arte ez du inoiz irabazi Bernabéun;[35] 2006ko Kopan ere Madrilek irabazi zuen.[36]

2011ko apirilean, zenbait jokalari faltan zituen arren, Real Madridek 3–0ko garaipena lortu zuen,[37] eta 2012ko maiatzean emaitza berbera lortu zuen Bilbon. Orduan bere 32. Liga eskuratu zuen, Bilbon titulua lortzeko lehenengo taldea izanda.[38] Cristiano Ronaldok partida bietan golak lortu zituen,[2] eta 2016an Raúlen marka gainditu zuen madrildar golegilerik onena izanik.[39] Ronaldok eta Zarrak 16na gol eskuratu dituzte Ligan, baina Zarra lehiaketa guztietan golegilerik handiena da, izan ere, 22 gol ditu.

Bien arteko estatistikaAldatu

Oharra: 2017-12-3an eguneratua

Txapelketa JP ATH B RM ATG RMG
Liga[40][35][41] 173 51 33 89[2][40] 238 347
Errege Kopa[10] 57 24 8 25 85 93
Guztira 230 75 41 114 323 440

Emaitza aipagarriakAldatu

Gol gehien dituzten partidakAldatu

9 gol:

  • Real Madrid 3–6 Athletic, 1947ko urtarrila, Liga[42]
  • Real Madrid 8–1 Athletic, 1960ko ekaina, Kopa[43]

8 gol:

  • Athletic 6–2 Real Madrid, 1950eko martxoa, Liga[44][9]
  • Real Madrid 7–1 Athletic, 1980ko iraila, Liga[45]

7 gol:

  • Real Madrid 5–2 Athletic, 1935eko martxoa, Liga[46]
  • Athletic 2–5 Real Madrid, 1950eko azaroa, Liga[47]
  • Athletic 2–5 Real Madrid, 2009ko martxoa, Liga[48]

Emaitzarik zabalenakAldatu

7 goleko aldea:

  • Real Madrid 8–1 Athletic, 1960ko ekaina, Kopa[43]

6 goleko aldea:

  • Real Madrid 0–6 Athletic, 1931ko urtarrila, Liga[49]
  • Real Madrid 6–0 Athletic, 1957ko azaroa, Liga[50]
  • Real Madrid 7–1 Athletic, 1980ko iraila, Liga[45]

5 goleko aldea:

  • Athletic 5–0 Real Madrid, 1923ko apirila, Kopa[51]
  • Athletic 5–0 Real Madrid, 1970eko otsaila, Liga[52][9]
  • Real Madrid 5–0 Athletic, 1988ko martxoa, Liga[53]
  • Real Madrid 5–0 Athletic, 1992ko otsaila, Liga[54]
  • Athletic 0–5 Real Madrid, 1996ko urtarrila, Liga[55][9]
  • Real Madrid 5–0 Athletic, 2014ko urria, Liga[56]

Talde bietako parte-hartzaileakAldatu

 
Aitor Karanka talde bietan aritu zen

FutbolariakAldatu

Historian zehar, hamar futbolarik baino ez dira talde bietan parte hartu:[57]

Azkenek, Alkortak eta Karankak, Lezamako harrobikoak, Athletic-Madril-Athletic ibilbidea egin zuten.[58][59][60]

Ismael Urzaizek, berriz, Madrilgo La Fabrica harrobikoa bazen ere, ez zuen lehen taldean debutatu.

 
Jupp Heynckes talde bietan entrenatu zuen

EntrenatzaileakAldatu

Bost entrenatzaile aritu dira talde bietan:[61][62]

ErreferentziakAldatu

  1.   EiTB (2013/04/13) San Mamesek agur esango dio Ligako klasiko handienetakoari http://www.eitb.eus/eu/kirolak/futbola/athletic/osoa/1312354/athleticreal-madril-san-mamesek-agur-esango-dio-klasiko-handiari/ .
  2. a b c (Gaztelaniaz)  RTVE (2013-4-14) El viejo Clásico español, Athletic–Madrid, se despide de San Mamés http://www.rtve.es/deportes/20130414/viejo-clasico-espanol-athletic-madrid-se-despide-san-mames/639163.shtml .
  3. (Gaztelaniaz)  «El Clásico de los Clásicos: 216 partidos oficiales» Diario AS 2011-12-10 https://as.com/futbol/2011/12/10/mas_futbol/1323502015_850215.html .
  4. (Ingelesez)  FIFA Classic club: Athletic Bilbao http://www.fifa.com/classicfootball/clubs/club=31071/index.html .
  5. (Ingelesez)  BBC Sport (2009-6-1) Perez to return as Real president http://news.bbc.co.uk/sport2/hi/football/europe/8076515.stm .
  6. (Gaztelaniaz)  «Urrutia será proclamado presidente el próximo 20 de marzo» El Correo 2015-3-8 http://athletic.elcorreo.com/elecciones-2015/noticias/201503/08/urrutia-unico-candidato-presidencia-20150308153104.html .
  7. (Ingelesez)  Behind the scenes at Real Madrid: How the club is structured and how it functions 2015-8-3 https://www.sportskeeda.com/football/how-real-madrid-club-socios-president-elections-structure-functions .
  8. Athletic-Real Madrid Final 1903 Cup
  9. a b c d e f (Gaztelaniaz)  «Los Athletic-Real Madrid están a punto de cumplir 97 años» Diario AS 2017/03/18 https://as.com/futbol/2017/03/18/primera/1489805309_593835.html .
  10. a b   Athletic Past seasons (filter: versus Real Madrid, Cup) http://www.athletic-club.eus/en/past-seasons.html .
  11.   Radnedge, Keir (1977-8-1) «The history of Athletic Bilbao 1898–1936» World Soccer http://inbedwithmaradona.com/retro/2012/7/4/the-history-of-athletic-bilbao-1898-1936.html .
  12. Real Madrid 5–1 Athletic Bilbao at BDFútbol
  13. (Ingelesez)  Fitzpatrick, Richard (2012-10-7) «Franco, Real Madrid and Spanish football’s eternal power struggle» The Scotsman http://www.scotsman.com/sport/football/franco-real-madrid-and-spanish-football-s-eternal-power-struggle-1-2564913 .
  14.   Lowe, Sid (2001-3-26) «Morbo: The Story of Spanish Football by Phil Ball (London: WSC Books, 2001)» The Guardian https://www.theguardian.com/football/2001/mar/26/newsstory.sport13 .
  15. (Ingelesez)  Fox Sports (2012-03-08) Athletic Bilbao: Pride or prejudice http://www.foxsports.com/soccer/story/athletic-bilbao-club-all-basque-policy-spain-manchester-united-contrast-030812-2-030812 .
  16. (Ingelesez)  Stacey, Neil «This is Athletic Bilbao: the club whose loyalty to local talent is not negotiable» The Guardian https://www.theguardian.com/football/copa90/2016/jan/15/athletic-club-bilbao-loyalty-spain-liga-basque .
  17. (Ingelesez)  Jenson, Pete (2014-08-26) «Pete Jenson: Athletic Bilbao's locals-only transfer policy shows success does not need to be bought» The Independent https://www.independent.co.uk/sport/football/news-and-comment/pete-jenson-athletic-bilbao-s-locals-only-transfer-policy-shows-success-does-not-need-to-be-bought-9692663.html .
  18. (Gaztelaniaz)  «Aquel histórico 5 de diciembre de 1976» El Correo 2010-12-03 http://www.canalathletic.com/noticias/2010-12-03/aquel-historico-diciembre-1976-20101203.html .
  19. (Ingelesez)  Kassam, Ashifa (2013-12-9) «Real Madrid moves to send off Ultras Sur fans» The Guardian https://www.theguardian.com/world/2013/dec/09/real-madrid-ultras-sur-fans .
  20. (Gaztelaniaz)  Sánchez, Javier (2014-12-1) «La geografía de la violencia» El Mundo http://www.elmundo.es/deportes/2014/12/01/547c7ac8268e3e20718b4575.html .
  21. (Gaztelaniaz)  «El mapa ultra de España» El País 2014/12/06 http://deportes.elpais.com/deportes/2014/12/06/actualidad/1417883083_251007.html .
  22. (Ingelesez)  Football Republik (2013-8-24) La Liga seasons: Athletic Bilbao’s Basque Glory – 1982/83 http://footballrepublik.com/la-liga-seasons-athletic-bilbao-conquer-spain-198283/ .
  23. a b   «The Real Madrid of La Quinta» Marca 2017/05/22 http://www.marca.com/en/football/real-madrid/2017/05/22/5922e820ca4741256a8b462d.html .
  24. (Gaztelaniaz)  «La fuerza del Athlétic devaluó el arte del Madrid» El País 1990/03/18 https://elpais.com/diario/1990/03/18/deportes/637714806_850215.html .
  25.   Athletic Athletic Club 2–2 Real Valladolid http://www.athletic-club.eus/en/match-statistics/1_1713/1989-90_athletic-club_real-valladolid.html .
  26. (Gaztelaniaz)  «El Athlétic-Valladolid se juega en Atocha» El País 1990/03/27 https://elpais.com/diario/1990/03/27/deportes/638488801_850215.html .
  27. (Ingelesez)  FIFA, Classic club: Atlético Madrid, http://www.fifa.com/classicfootball/clubs/club=31070/index.html .
  28. (Ingelesez)  FourFourTwo (2015-1-7) Think Real Madrid vs Atletico Madrid is all about Franco's elite vs the honest poor? Not really, as Richard Ballout explains... https://www.fourfourtwo.com/features/why-everything-you-know-about-madrid-derby-might-be-wrong .
  29.   Badenhausen, Kurt (2013-7-15) «Real Madrid Tops The World's Most Valuable Sports Teams» Forbes https://www.forbes.com/sites/kurtbadenhausen/2013/07/15/real-madrid-tops-the-worlds-most-valuable-sports-teams/ .
  30. (Ingelesez)  World Football: The 11 Most Successful European Clubs in History http://bleacherreport.com/articles/510011-world-football-the-11-most-successful-european-clubs-in-history/page/12 .
  31. (Ingelesez)  European Football Statistics Domestic League Rankings (Filters: Spain, Table of Last 25 seasons) http://www.european-football-statistics.co.uk/league.htm .
  32. (Gaztelaniaz)  «España se pasa del Madrid al Barcelona» Diario As 2011-10-10 http://www.as.com/futbol/articulo/espana-pasa-madrid-barcelona/20111010dasdaiftb_3/Tes .
  33. (Ingelesez)  Bleacher Report (2014-1-31) Athletic Bilbao vs. Real Madrid: A Tale of 2 Transfer Policies https://syndication.bleacherreport.com/amp/1940809-athletic-bilbao-vs-real-madrid-a-tale-of-two-transfer-policies.amp.html .
  34. (Ingelesez)  BBC Sport (2015-3-7) Athletic Bilbao 1–0 Real Madrid http://www.bbc.co.uk/sport/football/31773433 .
  35. a b   Athletic Past seasons (filter: versus Real Madrid, League Championship) http://www.athletic-club.eus/en/past-seasons.html .
  36. (Ingelesez)  «Real overpower sorry Bilbao with 4–0 Cup win» China Daily 2006-1-13 http://www.chinadaily.com.cn/english/doc/2006-01/13/content_511926.htm .
  37. (Ingelesez)  Goal.com (2011-4-10) Athletic Bilbao 0–3 Real Madrid: Kaka & Cristiano Ronaldo ease Los Blancos past Basques ahead of next week's El Clasico http://www.goal.com/en/amp/match/athletic-club-vs-real-madrid/980757/report .
  38. (Ingelesez)  «Real Madrid clinch 32nd La Liga title as Cristiano Ronaldo rounds off 3–0 win against Athletic Bilbao» The Daily Telegraph 2012-5-3 http://www.telegraph.co.uk/sport/football/competitions/la-liga/9242655/Real-Madrid-clinch-32nd-La-Liga-title-as-Cristiano-Ronaldo-rounds-off-3-0-win-against-Athletic-Bilbao.html .
  39. (Ingelesez)  BDFutbol.com Matches played by Cristiano Ronaldo against Athletic Club http://www.bdfutbol.com/en/p/j12429.html?rival=6 .
  40. a b (Ingelesez)  Bdfutbol.com Real Madrid matches (filter: versus Athletic Club) http://www.bdfutbol.com/en/p/e2.html?cat=1a&temp=-&rival=6&cas=0&for=0 .
  41. (Gaztelaniaz)  CIHEFE Athletic Bilbao vs Real Madrid (filter: Spanish League) http://datosfutbol.cihefe.es/?mode=0&team1text=Real+Madrid+F.C.&team1=7&ubicacion1text=&ubicacion1=&fundacion1text=&fundacion1=&team2text=Ath.+Club+Bilbao&team2=3&ubicacion2text=&ubicacion2=&fundacion2text=&fundacion2=&competicion=1&temporadatext=&temporada=&condicion=-1&resultado=3&anygoals-1=1&anygoals-2=2 .
  42.   Athletic Real Madrid 3–6 Athletic Club http://www.athletic-club.eus/en/match-statistics/1_340/1946-47_real-madrid-cf_athletic-club.html .
  43. a b   Athletic Real Madrid 8–1 Athletic Club http://www.athletic-club.eus/en/match-statistics/1_2598/1959-60_real-madrid-cf_athletic-club.html .
  44.   Athletic Athletic Club 6–2 Real Madrid http://www.athletic-club.eus/en/match-statistics/1_425/1949-50_real-madrid-cf_athletic-club.html .
  45. a b   Athletic Real Madrid 7–1 Athletic Club http://www.athletic-club.eus/en/match-statistics/1_1360/1980-81_real-madrid-cf_athletic-club.html .
  46.   Athletic Real Madrid 5–2 Athletic Club http://www.athletic-club.eus/en/match-statistics/1_123/1934-35_real-madrid-cf_athletic-club.html .
  47.   Athletic Athletic Club 2–5 Real Madrid http://www.athletic-club.eus/en/match-statistics/1_436/1950-51_athletic-club_real-madrid-cf.html .
  48.   Athletic Athletic Club 2–5 Real Madrid http://www.athletic-club.eus/en/match-statistics/1_3909/2008-09_athletic-club_real-madrid-cf.html .
  49.   Athletic Real Madrid 0–6 Athletic Club http://www.athletic-club.eus/en/match-statistics/1_43/1930-31_real-madrid-cf_athletic-club.html .
  50.   Athletic Real Madrid 6–0 Athletic Club http://www.athletic-club.eus/en/match-statistics/1_643/1957-58_real-madrid-cf_athletic-club.html .
  51.   Athletic Athletic Club 5–0 Real Madrid http://www.athletic-club.eus/en/match-statistics/1_2391/1922-23_real-madrid-cf_athletic-club.html .
  52.   Athletic Athletic Club 5–0 Real Madrid http://www.athletic-club.eus/en/match-statistics/1_1013/1969-70_real-madrid-cf_athletic-club.html .
  53.   Athletic Real Madrid 5–0 Athletic Club http://www.athletic-club.eus/en/match-statistics/1_1633/1987-88_real-madrid-cf_athletic-club.html .
  54.   Athletic Real Madrid 5–0 Athletic Club http://www.athletic-club.eus/en/match-statistics/1_1779/1991-92_real-madrid-cf_athletic-club.html .
  55.   Athletic Athletic Club 0–5 Real Madrid http://www.athletic-club.eus/en/match-statistics/1_1932/1995-96_real-madrid-cf_athletic-club.html .
  56.   Athletic Real Madrid 5–0 Athletic Club http://www.athletic-club.eus/en/match-statistics/1_4756/2014-15_real-madrid-cf_athletic-club.html .
  57. (Gaztelaniaz)  «Los 10 futbolistas que jugaron en el Athletic Club y el Real Madrid» Diario AS 2017-3-18 https://as.com/futbol/2017/03/15/album/1489613244_499524.html .
  58. (Gaztelaniaz)  «El traspaso de Alkorta al Real Madrid solventaría el déficit del Athletic» El País 1993-7-8 http://elpais.com/diario/1993/07/08/deportes/742082418_850215.html .
  59. (Gaztelaniaz)  «Karanka, defensa central del Athletic, acepta la oferta para fichar por el Madrid» El País 1997-8-13 https://elpais.com/diario/1997/08/13/deportes/871423202_850215.html .
  60. (Gaztelaniaz)  «El mejor refuerzo» Mundo Deportivo 2002-5-29 http://hemeroteca-paginas.mundodeportivo.com./EMD03/PUB/2002/05/29/EMD20020529008MDG.pdf .
  61. (Ingelesez)  BDfutbol.com Managers of Athletic Club http://www.bdfutbol.com/en/e/eentr1a6.html .
  62. (Ingelesez)  BDfutbol.com Managers of Real Madrid http://www.bdfutbol.com/en/e/eentr1a2.html .