Ireki menu nagusia

Alessandro Mendini (Milan, 1931ko abuztuaren 16a - ibidem, 2019ko otsailaren 18a) Italiar arkitekto eta diseinatzailea izan zen.

Alessandro Mendini
Alessandro Mendini 20080117.png
Bizitza
Jaiotza Milan1931ko abuztuaren  16a
Herrialdea  Italiako Erresuma  (1931-08-16 -  1946-06-18)
 Italia  (1946-06-18 -  2019-02-18)
Heriotza Milan2019ko otsailaren  18a (87 urte)
Hezkuntza
Heziketa Politecnico di Milano Itzuli
Hizkuntzak italiera
Jarduerak
Jarduerak arkitektoa eta artista
Enplegatzailea(k) Milango Unibertsitatea
Jasotako sariak

Jaioterrian bertan egin zituen arkitektura-ikasketak (1959). Lan handia egin zuen diseinu- eta arkitektura-aldizkarien argitaratzaile gisa: Casabella (1970-1976), Modo (1977-1980), Domus (1980-1985). Domus akademia sortu zuen 1982an, Archizoom eta Superstudio taldeetako kide izan zen, eta Estudio Alchymian lan egin zuen (1979-1991), besteak beste. Alessi eta Swatch etxeentzat ere lan egin zuen. Mendiniren arkitektura-lanek zuzendari artistiko gisa egindako lanen eragin nabarmena dute (horren erakusgarri da Groningen hiriko museoa, 1990-1994). Nahiz eta arkitektura-proiektu askotan lan egin zuen (esaterako, Casa della Felicità, 1980-1988), ezagunagoa da diseinatzaile gisa.

Groningen Museoko dorre horia

ErreferentziakAldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Alessandro Mendini