Alejandro Catena

futbolari espainiarra

Alejandro Catena Marugán (Mostoles, Espainia, 1994ko urriaren 28a) futbolari profesionala da, egun Osasuna taldean jokatzen ari dena, erdiko atzelari gisa.

Alejandro Catena
Bizitza
JaiotzaMóstoles1994ko urriaren 28a (29 urte)
Herrialdea Espainia
Jarduerak
Jarduerakfutbolaria
Ibilbidea
Taldeak Urteak J G
Rayo Vallecano2019 / 202316310
Osasuna2023 /
 
Posizio edo espezialitateaatzelaria

UEFA: 250188295 Edit the value on Wikidata

Kirol ibilbidea aldatu

C. D. Mostoles-eko gazte mailetan trebatua, Espainiako Hirugarren Mailan debuta egin zuen klub bereko lehen taldearekin. Mostoleseko klubean hainbat denboraldiren ostean, C. D. A. Navalcarnerorekin fitxatu zuen. 2016-17 denboraldia jokatu zuen han, Bigarren B mailan. Denboraldi ona egin ondoren, Marbella F. C.rekin sinatu zuen[1][2], non Bigarren Bko IV multzoan bigarren amaitu eta igoera kanporaketa jokatuko baitzuen: R. C. Celta de Vigo B-k lehen itzulian kanporatu zuen Marbella.[3]

2018ko uztailean, erdiko atzelariak Marbella utzi eta C. F. Reus Deportiu-ra joan zela baieztatu zuen.[4] Catenak 2018ko urriaren 21ean sartu zuen bere lehen gola profesionaletan, CF Rayo Majadahondaren etxean 2-1eko porrotean berdinketa lortuz. Lehen denboraldi on baten ostean, kluba utzi zuen kontratua amaitu ostean, Reus Deportiu taldearen egoera txarra zela eta.[5]

2019ko urtarrilaren amaieran denboraldi eta erdirako Rayo Vallecanorekin fitxatzen amaitu zuen[6].Talde horrekin Lehen Mailan debuta egin zuen; kategoria horretan 71 partida jokatu zituen.

2023ko ekainaren 9an, Osasunarako fitxaketa ofiziala egin zen, eta bertara doan iritsi zen hurrengo bost denboraldietarako[7]. Bere talde berriarekin Ligan agerraldia egin aurretik, hiruko bat lortu zuen Realaren aurka (denak burukadaz), denboraldi-aurreko Euskal Herria Txapelaren finalean[8].

Taldeak aldatu

Taldea Herrialdea Urtea Partidak Golak
C.D. Mostoles URJC   Espainia 2013-2016 89 8
C.D.A. Navalcarnero   Espainia 2016-2017 29 2
Marbella F.C.   Espainia 2017-2018 33 1
C.F. Reus Deportiu   Katalunia 2018-2019 23 1
Rayo Vallecano   Espainia 2019-2023 163 10
Osasuna   Euskal Herria 2023- 14[9] 2

Erreferentziak aldatu

  1. «El Marbella FC refuerza la defensa con el central Alejandro Catena - FÚTBOL» www.marbella24horas.es (Noiz kontsultatua: 2023-09-16).
  2. (Gaztelaniaz) Díaz, Luis G.. (2017-06-28). «El Marbella refuerza la zaga con Catena» ElDesmarque (Noiz kontsultatua: 2023-09-18).
  3. (Gaztelaniaz) Díaz, Luis G.. (2018-05-27). «El Marbella dice adiós al ascenso de la forma más cruel (2-0)» ElDesmarque (Noiz kontsultatua: 2023-09-18).
  4. «Alejandro Catena, nou fitxatge del CF Reus | Reus - Web Oficial» web.archive.org 2019-09-02 (Noiz kontsultatua: 2023-09-16).
  5. (Gaztelaniaz) Sport. (2019-01-24). «Ya son siete los jugadores del Reus que han pedido irse» sport (Noiz kontsultatua: 2023-09-16).
  6. (Gaztelaniaz) «Alejandro Catena apuntala la defensa del Rayo Vallecano» La Vanguardia 2019-01-31 (Noiz kontsultatua: 2023-09-18).
  7. «Osasunak Catena fitxatu du hurrengo bost denboraldietarako» EITB 2023-06-09 (Noiz kontsultatua: 2023-09-18).
  8. «Osasunak irabazi du Euskal Herria Txapela, Reala 1-3 mendean hartuta, Catenak sartutako hiru golei esker» EITB 2023-07-21 (Noiz kontsultatua: 2023-09-18).
  9. (Gaztelaniaz) «Alejandro Catena LALIGA EA SPORTS» Catena (Noiz kontsultatua: 2023-12-17).

Kanpo estekak aldatu