Aldaiko Irristaketa Kirol Taldea

Aldaiko Irristaketa Kirol Taldea Laudioko patinaje[1] talde bat da. 2009ko urtarrilaren 15ean sortu zen elkartea.

Laudioko jendea patinatzen.

Izena herri honetan dagoen "Aldaiko" toponimotik hartu du; elkarteak erabiltzen duen "Aldaiko plaza" deritzonari bere behean pasatzen den "Aldaikoerreka" lekuizenagatik bataiatu zuten horrela.

Elkartearen helburuak aldatu

Elkarteak markatuta dituen helburuak hauek dira:

  • Hainbat ekimenen bidez (klaseak, irteerak, herrian zehar ibilaldiak egitea...) Laudion patinatzaile-kopurua handitzea, kirol hau ezagunago bilakatzeko asmotan.
  • Ikastaroak emanez eta gai honen garrantzia azpimarratuz patinatzean segurtasunari lehentasuna ematea, kirol honekin izaten diren lehenengo esperientziak gozagarriagoak izateko.
  • Kirol-ekintza honen ezagupenean sakonduz aisialdia jostagarria den ekintza batekin betetzea, osasunaren gainean eragin positiboa edukitzeko.
  • Komunean hainbat ekintza burutuz beste patinaje kirol taldeekin harremanak izatea, elkartrukatzeak egin ahal izateko.

Elkarteak antolatzen dituen ekintzak aldatu

Ekintza pedagogikoak aldatu

  • Hiruhilabeteko irristalaritza-ikastaroak, larunbatetan burutzen direnak. Laudioko Aldaiko plazan antolatzen diren eskolak dira. Maila desberdinen arabera taldeak osatzen dira eta Bilboko Zona Verde[2] taldeko monitoreek ematen dituzte.
  • Asteazkenero Laudioko Institutuan elkartzen gara. Ikastaroetan ikasitakoa praktikatzea da helburua.

Aisirako ekintzak aldatu

Informazioa errazteko ekintzak aldatu

Kanpo estekak aldatu

  • Antzeko beste elkarte batzuekin harremanak garatzen hasiak dira. Euren artean hauexek daude: Gasteizko Gaubela [3], Amurrioko Patinaje Taldekoekin...

Elkartearen funtzionamendua aldatu

Elkartearen egitura hauxe da: presidente bat eta Asanblada Orokorra. Erabaki guztiak Asanblada horren bidez hartzen dira.

Erreferentziak aldatu

  1. Euskaltzaindiaren Hiztegi Batuan ezer proposatzen ez delarik, Ibon Sarasolaren hiztegigintzan "irristalaritza" eta "patinaje" hitzak agertzen dira; wikipedian Kategoria:Patinajea dago sortua.
  2. Irristaketa eskolak ematen dituen elkarte honen webgunea.
  3. Laudioarren bisitaldia Gasteizera Gaubela elkartearen webgunean.

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu