Alberto Saxoniakoa

politikari alemaniarra

Alberto (alemanez: Friedrich August Albert Anton Ferdinand Joseph Karl Maria Baptist Nepomuk Wilhelm Xaver Georg Fidelis; Dresden, 1828ko apirilaren 23a - Sibyllenort, 1902ko ekainaren 19a) Saxoniako erregea izan zen 1873tik hil zen arte.

Alberto Saxoniakoa

Saxoniako erregea

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakFriedrich August Albert Anton Ferdinand Joseph Karl Maria Baptist Nepomuk Wilhelm Xaver Georg Fidelis von Sachsen
JaiotzaDresden1828ko apirilaren 23a
Herrialdea Saxoniako Erresuma
HeriotzaSzczodre, Wrocław County (en) Itzuli1902ko ekainaren 19a (74 urte)
Hobiratze lekuaKatholische Hofkirche
Familia
AitaJoan Saxoniakoa
AmaAmalie Auguste of Bavaria
Ezkontidea(k)Carola of Vasa (en) Itzuli  (1853ko ekainaren 18a -  ezezaguna)
Anai-arrebak
LeinuaHouse of Wettin (en) Itzuli
Hezkuntza
HeziketaBonngo Unibertsitatea
Hizkuntzakalemana
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria
Jasotako sariak
Zerbitzu militarra
Graduageneral field marshal (en) Itzuli
Parte hartutako gatazkakFrantzia-Prusia Gerra
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaErromatar Eliza Katolikoa

Musicbrainz: 4df382c1-a304-47f9-8b2e-0fe58e9955d7 Find a Grave: 6532979 Edit the value on Wikidata

Joan Saxoniakoa eta Amalia Augusta Bavariakoaren semea izan zen.

Heziketa militarra izan zuen, baina Bonngo Unibertsitatean ere egin zituen ikasketak. Karrera militar arrakastatsua izan zuen eta Schleswigeko Lehen Gerran, Austria-Prusia Gerran eta Frantzia-Prusia Gerran borrokatu zuten saxoiar tropak agindu zituen. 1871n landa-mariskal mailara igo zen.

1873ko urrian tronura igo zen bere aita hil ondoren. Politikan gutxi parte hartu zuen eta armadan aritu zen batez ere. Bere erregealdian, saxoniar monarkia monarkia konstituzional bihurtu zen. 1870eko hamarkadan Dresden hirian Albertstadt aldiria eraikitzen hasi zen.

1853ko ekainaren 18an Karola Vasakoarekin ezkondu zen. Ezkontzak ez zuen seme-alabarik izan. Bere anaia Jurgi izan zen bere ondorengoa Saxoniako errege bezala.