Alagir (osetieraz: Алагир; errusieraz: Алаги́р) Errusiako Ipar Osetia-Alania errepublikako udalerria eta Alagirski barrutiko zentro administratiboa da. Tereken arroko Ardon ibaiaren ertzean dago, Vladikavkazetik 54 km mendebaldera. 2010ean 20.949 biztanle zituen[1].

Alagir
Алагир
Алагир
hiri/herria
Administrazioa
Estatu burujabe Errusia
Errusiako errepublikak Ipar Osetia-Alania
Municipal districtAlagirsky District
Urban settlement in RussiaQ19835661
Izen ofizialaosetieraz: Алагир
errusieraz: Алаги́р
Jatorrizko izenaАлагир
Алагир
Posta kodea363240
Geografia
Koordenatuak43°02′30″N 44°12′38″E / 43.0417°N 44.2106°E / 43.0417; 44.2106
Map
Azalera23 km²
Altuera1.253
Demografia
Biztanleria20.043 (2018ko urtarrilaren 1a)
0 (2018)
Informazio gehigarria
Sorrera1850
Telefono aurrizkia86731
Ordu eremuaUTC+03:00
Hizkuntza ofizialaOsetiera eta errusiera

Historia aldatu

Mikhail Vorontsov printzeak sortu zuen hiria 1850ean, zilar eta berun meatze baten ondoan. Hasieran, metal galdategien inguruko kokaleku gotortu bat zen, meatze gune garrantzitsu bilakatu zena. XIX. mende amaieran errusiar eta georgiar langile ugari iritsi zen bertara. Errusiako Gerra Zibilean borroka bortitzak izan ziren eta georgiar biztanle asko hil zen. Leninek kontrairaultzaileei egotzi zizkien Alagirren gertatutako basakeriak, baina georgiarren iritziz osetiar erradikalak izan ziren errudunak.

Biztanleria aldatu

2010ean Alagirrek 20.949 biztanle zituen[1]. Osaketa etnikoari dagokionez, gehienak (%91,5) osetiarrak ziren, %5,6 errusiarrak eta %0,6 armeniarrak[2].

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu