Al-Attara[1][oh 1] (arabieraz: العطارة‎) Palestinako herri bat da, Jeningo Gobernazioan dagoena. Palestinako Estatistika Bulego Nagusiaren arabera, 2006an 1.072 biztanle zituen eta 2017an berriz, 1.244.

Al-Attara
herrixka
Administrazioa
Occupied territoryZisjordania
Palestina Estatuko lurralde-antolaketaJeningo Gobernazioa
Izen ofizialaالعطارة
Al-Attara
Posta kodea289
Geografia
Koordenatuak32°19′35″N 35°09′42″E / 32.3264°N 35.1618°E / 32.3264; 35.1618
Map
Altuera376 m
Demografia
Biztanleria1.244 (2017)
Informazio gehigarria
Ordu eremuaUTC+02:00 eta UTC+03:00

Erromatarren, bizantziarren eta lehen aldi islamiarreko zeramikak aurkitu dira hemen.[2] Herriak izen desberdinak izan ditu, Onomasticon-entzat Atharoth zen,[3] Gurutzatuen estatuentzat Lathara.[2]

1140. urtean, Ussamak, bidaiari musulmanak, Al-Attara aipatu zuen hurbil dagoen Silat ad-Dhahr herriarekin batera.[2]

1178an, Beduinoek Al-Attara erasotu zuten, baina herriak erasoari eutsi zion.[2] XVI. edo XVII. mendeko gotorleku bat ikus daiteke, herriaren erdian.[2][4][3]

Al-Attara, Palestinako beste lurraldeak bezala, Otomandar Inperioaren parte bihurtu zen 1517an.[2] 1596ko erregistro fiskal otomanoen arabera, herri erabat musulmana zen, 'Attara' izenekoa. Jabal Samiren nahiyan zegoen, Nablusen liwan. Hamabi bat familia bizi ziren bertan[5] 1870. urteko erregistroan ordea, (1288 Hejiraren urtea), al-Sha'rawiyya al-Gharbiyiaren nahiyan zerrendatu zen.

Palestinako Britaniar Mandatua agintariek zuzendutako 1922ko erroldan, Al-Attaren biztanleria 164 musulmanekoa zen, eta 1931an 193ra igo zen, 51 etxetan banatuak.[6][7] 1945ean ordea 250 musulman ziren.[8][9][9][9]

1948ko Arabo-israeldar gerraren eta 1949ko armistizio-akordioen ondoren, Al-Attara Jordaniaren mende geratu zen.

1967ko Sei Eguneko Gerraz geroztik, Al-Attara Israel okupatutako lurraldeen artean dago.

Oharrak aldatu

  1. Berria Estilo Liburuak honako hau gomendatzen du: "Artikulua letra larriz hasieran, eta xehez tartean. Marratxoz loturik idazten da".

Erreferentziak aldatu

  1. «Palestina: Transkripzio taula» Berria Estilo Liburua (Noiz kontsultatua: 2023-11-23).
  2. a b c d e f Zertal, 2004, pp. 271-2
  3. a b Conder and Kitchener, 1882, SWP II, p. 154
  4. Guérin, 1875, pp. 214-215
  5. Hütteroth and Abdulfattah, 1977, p. 129
  6. Barron, 1923, Table XI, Sub-district of Tulkarm, p. 27
  7. Mills, 1932, p.53
  8. Government of Palestine, Department of Statistics, 1945, p. 20
  9. a b c Government of Palestine, Department of Statistics.

Kanpo estekak aldatu