Liwa (arabieraz: لواء‎‎‎Liwā), arabierazko hitza da, euskaraz entseina esan nahi duena. Hitzak hainbat esanahi ditu arabieraz:

  • Pankarta edo estandarte bat zentzu guztietan (bandera, publizitate-pankarta, hauteskunde-pankarta, etab.)
  • Barruti bat
  • Bere estandartea duen unitate militar mota bat, gaur egun brigadaren baliokide gisa erabiltzen dena
  • Ofizial bat, liwa unitate batzuen buru; kasu horretan, teniente jeneralaren azpitik egongo litzateke.

Otomandar Inperioan, liwa hitza, bere baliokide turkiar sanjakatuarekin erabat trukagarria zen. Inperioaren erorketaren ondoren, terminoa, bere menpe egon ziren herrialde arabiarretan erabiltzen jarraitu zen, pixkanaka, qadaa eta mintaqa bezalako beste batzuengatik ordezkatua izan zen arren, eta, gaur egun, erabilerarik gabe dago. Sirian noizbehinka baino ez da erabiltzen Hatay probintziari erreferentzia eginez, 1939an Siriako Frantziar AginteakTurkiari utzitakoa, Liwa 'Iskenderun bezala ezagutzen zena.

Kanpo estekak aldatu