Aiztogile kalea (Gasteiz)
Gasteizko Aiztogile kalea Alde Zaharrean dago. Herri hizkeran Kutxi kalea moduan ezaguna da.
Aiztogile kalea | |
---|---|
Kokapena | |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Araba |
Herria | Gasteiz |
Koordenatuak | 42°50′57″N 2°40′16″W / 42.84924°N 2.67122°W |
Kokapena
aldatuErrege Atea kalean hasten da eta Txikita kalean amaitzen da, Santa Maria kantoiarekin bat egiten duen tokian. San Frantzisko Xabierkoaren, Santa Ana eta San Markos kantoiak zeharkatzen ditu.
Luzera
aldatu425 metro inguruko luzera du. Ezkerreko espaloian 103 zenbakiraino iristen da eta eskuinekoan 98raino.
Historia
aldatuHenrike Knörr eta Elena Martínez de Madina Salazarrek idatzitako “Toponimia de Vitoria I – Gasteizko toponimia I[1]” (Euskaltzaindia, 2009) liburuaren arabera kalearen izena aspaldikoa da, 1254 eta 1256 urteen artekoa.
Kale honetan jaiotako pertsonai ezagunak
aldatuAzpiegiturak
aldatuKale honetatik igarotzen da Alde Zaharraren goiko aldera igotzeko Ekialdeko arrakala automatikoa, San Frantzisko Xabierkoaren kantoian.
Taberna eta jatetxe asko daude (39 jatetxe eta taberna guztira 2018ko uztailean) kale honetan. Jende asko biltzen da[2] egunean zein gauean zehar poteatzeko, bazkaltzeko eta afaltzeko.
Eraikinak
aldatu- Sokaren etxea
- Bibat museoa (Bendaña Jauregia)
Trafikoa
aldatuOinezkoentzako kalea den arren ibilgailu ugari ibiltzen da, gehienbat banaketa kamioiak.
Bitxikeriak
aldatuKale hau aipatzen da Potato taldearen La gente rula[3] abestian.