Santa Ana kantoia (Gasteiz)
Santa Ana kantoia Gasteizko Alde Zaharraren ekialdeko mendi-magalean dago.
Santa Ana kantoia | |
---|---|
Kokapena | |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Araba |
Herria | Gasteiz |
Koordenatuak | 42°50′59″N 2°40′18″W / 42.84977317°N 2.67155261°W |
Historia eta erabilera | |
Izenaren jatorria | Ana |
Kokapena
aldatuSan Bizente Paulekoaren kalean hasten da eta Eskola kaleraino igotzen da. Hortik aurrera Gasteiz kalea dago.
Luzera
aldatu150 metro inguruko luzera du. Ezkerreko espaloian 11 zenbakiraino iristen da eta eskuinekoan 2raino. Bidean Pintore eta Aiztogile kaleak zeharkatzen ditu.
Historia
aldatuHenrike Knörr eta Elena Martínez de Madina Salazarrek idatzitako “Toponimia de Vitoria I – Gasteizko toponimia I[1]” (Euskaltzaindia, 2009) liburuaren arabera, 1887ko urriaren 12an eman zitzaion kantoiari egun duen izena.
Azpiegiturak
aldatuTrafikoa
aldatuTrafikorako irekita dago, Alde Zaharraren goiko aldera igotzeko. Ezkerraldean aparkatzeko lekua du.
Horma-irudia
aldatu2018ko uztailean "Auzoan Hazi, Hezi eta Bizi" izeneko horma-irudia margotu zuten Ramon Bajo ikastetxean[2].