Aho-puzker bat, iseka egiteko erabiltzen den imintzio edo keinu bat da, benetan zein txantxetan. Mihia ezpain artean jarriz eta putz egitean puzker batek egiten duen antzeko soinua da.

Gazte bat aho-puzkerra egiten

Fonetikan, dardarkari ezpain-mihikari ahoskabe [r̼̊][1] bat bezala deskribatzen da, eta kultura ezberdinetan erabiltzen den arren, hizkuntza bakar baten ere ez du balio hitzak sortzeko. 1890. urtean grabatu izan zen lehen aldiz. Primateek ere egiten dituzte aho-puzkerrak.

Bitxikeriak aldatu

Urrezko Mugurdia sariak (ingelesez, Golden Raspberry sariak) Estatu Batuetako film, aktore, gidoilari eta zuzendari okerrenak nabarmentzeko egiten da. Izenaren jatorria ingelesezko "blowing a raspberry" esalditik dator, euskaraz "aho-puzker" (hitzez hitz "mugurdi bati haizea eman"), sariak "aho-puzkertiei" ematen dietelako.

Erreferentziak aldatu

  1. Pikek "dardarkari mihikanpo-ezpainkari ahoskabe" izendatzen du, mihia beheko ezpain irtenaren aurka dardaratzen duelarik.
    Pike, Kenneth L. (1943). Phonetics: A Critical Analysis of Phonetic Theory and a Technique for the Practical Description of Sounds. Ann Arbor: University of Michigan Press.

Kanpo estekak aldatu