Ahmed Dlimi
Ahmed Dlimi (arabieraz: أحمد دليمي; Zaggota, 1931ko urtarrilaren 17a – Marrakex, 1983ko urtarrilaren 22a) Maroko errege indar armatuko jenerala izan zen. Hainbat hilketarekin izan zuen zerikusia, besteak beste Mehdi Ben Barka ekintzaile marokoarraren bahiketa eta desagertzearekin.
Ahmed Dlimi | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Sidi Kacem (en) , 1931ko urtarrilaren 17a |
Herrialdea | Maroko |
Lehen hizkuntza | arabiera |
Heriotza | Marrakex, 1983ko urtarrilaren 22a (52 urte) |
Heriotza modua | giza hilketa: trafiko-istripua |
Hezkuntza | |
Heziketa | Meknes Royal Military Academy (en) |
Hizkuntzak | frantsesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | ofizierra eta politikaria |
Zerbitzu militarra | |
Adar militarra | Royal Moroccan Army (en) |
Gradua | dibisio-jeneral |
Parte hartutako gatazkak | Sand War (en) |
Gaztaroa
aldatuAhmed Dlimi Sidi Kacem eskualdean sortu zen 1931n. Saharako Ouled Dlim tribu arabiarrekoa zen jatorriz. Rabateko ikastetxe batean ikasi zuen, eta ondoren ikasketa militarrak egin zituen. 1958an Messaoud Chiguer Marokoko Barne Ministro ohiaren alabarekin ezkondu zen. Urte berean, emaztea utzi eta Zahra Bousselham-ekin ezkondu zen. Azken hau Marokoko informazio zerbitzuetako buruzagiaren alaba zen[1].
Ibilbidea armadan
aldatuDlimik azkar igo zituen armadako graduak. Hastapenean, Marokoko segurtasuneko buruzagi izan zen. Hassan II.a erregearen oinarri militar garrantzitsua izan zen. Hari leporatu zioten Mehdi Ben Barka ezkerreko ekintzaile marokoarra Parisen bahitu eta hil izanaren ardura[2]. Horrez gain, Marokoko berunezko urteetan, giza eskubideen aurkako eraso anitz egin izana leporatzen zioten.
70eko hamarkadan indar handiagoa hartu zuen, eta jeneral bihurtu zen. Hassan II.a erregearekiko leial jarraitu zuen. Eta ibilbide horretan, 1972an, bere buruzagi Muhammed Ufqir jeneral eta Marokoko Defentsa ministroa, estatu-kolpea egiten ahalegindu zena, hil izana ere leporatzen diote hainbat iturrik[3].
1975eko Ibilaldi Berdearen ondotik, Fronte Polisarioaren kontrako gerrako buruzagi jarri zuten.
Heriotza misteriotsua
aldatu1983an hil zen auto istripuz, bertsio ofizialaren arabera. Kamioi batek jo zuen bete-betean. Baina zenbait iturriren arabera, istripu hura hilketa bat izan zen[4], Hassan II.a erregearen kontrako estatu-kolpe bat prestatzen ari zelakoan[5][6] edo, bestela, botere handiegia hartu zuelako[7]. Haren inguruko zenbait lagun hil ziren garai berean.
Beste iturri batzuen arabera, Frantziaren eta Amerikako Estatu Batuen arteko lehia baten ondorioz hil zen[8]. Eta Marokok harreman hurbila zeukan Amerikako Estatu Batuekin. Frantziaren aldeko hautua egin zuenez, Amerikako Estatu Batuetakoek hil zutela uste dute batzuek. Halaber, Aljeriarekiko eta Libiarekiko hurbil izateagatik hil zutela ere uste dute.
Erreferentziak
aldatu- ↑ «Ahmed Dlimi : l’homme des basses besognes de Hassan II» Maroc Infos 2009/4/10 (Noiz kontsultatua: 2020/1/24).
- ↑ «Mehdi Ben Barka, quarante ans après» RFI 2005/10/29 (Noiz kontsultatua: 2020/1/24).
- ↑ Meldon, Our Man in Morocco, Jerry. Our Man in Morocco. (Noiz kontsultatua: 2020/1/24).
- ↑ Rami, Ahmed. Le destin du général Dlimi. .
- ↑ Exit Hasan of Morocco: west mourns the death of another loyal servant
- ↑ Morocco: Breaking the Wall of Silence
- ↑ «The Morocco of Muhammad VI» The Estimate 1999/7/30 (Noiz kontsultatua: 2020/1/24).
- ↑ Blum, William.. Killing hope : U.S. military and CIA interventions since World War II. (2nd ed., Updated ed. argitaraldia) ISBN 1-56751-253-4. PMC 53832319. (Noiz kontsultatua: 2020-01-24).