Agni (mitologia)
- Artikulu hau jainko hinduari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Agni (argipena)».
Hinduismoan, Agni (sanskritoz: अग्नि, palieraz: Aggi, malaysieraz: Api, eusk: "sua"), suaren jainko vedikoa da. Indra eta Suryarekin batera, "hirutasun vedikoa" eratzen du (askoz antzinakoagoa, eta, ondoren, Brahma, Vishnu eta Shivak eratzen zutenagatik ordezkatua).
Agni (mitologia) | |
---|---|
hinduismo | |
Ezaugarriak | |
Sexua | gizonezkoa |
Baliokideak | Svarozhich (en) eta Kavyada (en) |
Familia | |
Aita | Brahma |
Ama | Sarasvati |
Agnidev, lurraren jainkosa den Prithivi eta Diaus Pitar (grezierazko Zeusen, latinezko Deusen eta Iu-piterren eta sanskritozko Diaus Pitarren (Jainko Aita) bihurtuko zen oso antzinako hitz indoeuroparraren aldaera dena) jainkoaren semea da. Agnideven betebeharretako bat, jainkoen eta pertsona hilkorren arteko mezularia izatea da. Gizakiak eta hauen etxeak babesten ditu. Bere buruan, milioi bat begi ditu.
Indiako artean, bi aurpegirekin irudikatzen da, bere eragin onuratsu eta kaltegarriak iradokitzen duena, begi eta ile beltzekin, hiru hanka eta zazpi beso parerekin. Bere gorputzetik, zazpi argi izpi ateratzen dira (bere beste izenetako bat Sapta Jihwa da, "zazpi mihi"). Bere garraiobidea, aker bat da, edo ahuntzek tiratutako koadriga bat (edo, ez hain ohi, papagaitxoek).
Gaur egun, tenplu hinduetan, oraindik agni manthana zulagailu sakratua erabiltzen da marruskatze bidez sua sortzeko, Agniren eguneroko jaiotza miraritsua irudikatzen duena.
Agni sua
aldatuAgni sanskritozko hitzak, bereziki sakrifizioko suari erreferentzia egiten dio, hiru motakoak:
- Garhapatia (griha etxea delarik)
- Ahavaniia
- Dakshina
Horregatik, 3 zenbakiari erreferentzia egiteko modu bat ere bazen. R hizkiaren ordezkari mistiko bezala ere funtzionatzen zuen.
Agni hitzak, latinezko ignis lituanierazko ugnis eta eslabierazko ognj hitzen jatorria izan zen erro indoeuropar bera du.
- Liseri suaren jainko bat ere bazegoen (liseri azidoen ekintza, hinduek, suaren akzioaren antzerakotzat jotzen zuten, sukaldatzeko balio zuena).
- Agni, liseriketari eta behazunari ere deitzen zioten
- Badaude agni izeneko zenbait landare ere
- Agní-jihwá (agní-yijuá: Agni jainkoaren mihia): sakrifizio bat kontsumitzea Agniren bidez.