Agnew klinika (ingelesez: The Agnew Clinic edo The Clinic of Dr. Agnew) Thomas Eakins estatubatuar margolariak 1889an oihal gainean egindako olio-margolan ezaguna da; neurriz artistaren lan handiena da. Margolana David Hayes Agnew anatomista eta kirurgialariri eskainitako omenaldia gisa egin zen, Pennsylvaniako Unibertsitatean erretreta hartu zuenean. Margolanaren enkargua garaiko 750 dolarrekoa izan zen, egungo 20.000. Diru-ikasleek bildu zuten, eta Eakinsek hiru hilatetetan egin zuen. Margolanean latinez idatzitako idazkun hau irakur daiteke: «D. Hayes Agnew M.D. Kirurgilari trebatuena, idazlea eta irakaslea argiena, ohoratuena eta estimatuena».

Agnew klinika
Jatorria
Sortzailea(k)Thomas Eakins
Sorrera-urtea1889
MugimenduaErrealismo zientifikoa
Jatorrizko herrialdeaAmeriketako Estatu Batuak
Ekoizpen lekuaPennsylvaniako Unibertsitatea
KomisarioaPennsylvaniako Unibertsitatea
Ezaugarriak
Materiala(k)olio-pintura eta Margo-oihala
Dimentsioak214 (altuera) × 300 (zabalera) cm
Genero artistikoagenero-artea
Egile-eskubideakjabetza publiko
Deskribapena
Kokapena
LekuaPennsylvaniako Unibertsitatea
BildumaPennsylvaniako Unibertsitatea
JabeaPennsylvaniako Unibertsitatea

Gaia aldatu

Agnew klinika margolanak Agnew doktoreak mastektomia bat egiten erakusten du; sendagilea anfiteatro batean dago, eta handik pertsona ugarik, Pennsylvaniako Unibertsitateko ikasleak, ebakuntza jarraitzen du. Agnewk bisturi bat du eskuan. J. William White sendagileak, bestetik, gaixoari lotura bat jartzen dio. Joseph Leidyk gaixoari taupadak hartzen dizkio. Azkenik, Ellwood R. Kirby-k anestesia ematen dio. Atzean Mary Clymer erizaina dago. Eakins margolaria bera ere margolanean agertzen da, erizainaren atzean eskuinagoan dagoen bikotearen pertsona da; batzuen ustez erretratu hori bere Susan Macdowell Eakins emazteak egin zuen.[1]

Estiloa aldatu

 
Gross Klinika (1875).

Margolanak oso ondo erakusten du Eakinsen errealismo zientifikoa. Zehaztasunak argazki baten mailakoak dira eta, horri esker, espezialistek margolanean agertzen diren pertsona guztiak identifikatu dituzte; salbuespen bakarra etzanda dagoen emakume gaixoarena da.[1] Lan honetan Eakinsek Gross klinika (1875) erabili zuen gaia errepikatu zuen (Philadelphia Museun of Art). Bitxikeria bezala lehenengoan sendagileek mantala beltza erabiltzen bazuten ere, bigarrenean, 14 urte geroago, ordurako mantalak zuriak ziren. Modu batez, 1632an Rembrandtek egin zuen Nicolaes Tulpen anatomia irakaspena margolanaren estiloari jarraitzen dio (Mauritshuis, Haga); beste aurrekariak hauek izan ziren: Andreas Vesaliusen De humani corporeos fabrica (1543), Egbert van Heemskerck margoliak egindako Quack Physicians' Hall (1730 ingurukoa) eta William Hogarth-en Krudeltasunaren lau etaparen laugarren eszena (1751).

Eztabaida aldatu

Esan den bezala, gaixoa emakume bat da eta biluzik agertzen da. Datu hau oso polemikoa da zeren eta erizainaren batera gelan dauden emakume bakarrak baitira. Horregatik, 1891an Pennsylvania Academy of the Fine Artsek margolana erakustea ez zuen onartu. Gauza bera Society of American Artistsek egin zuen 1892an. 1893an Chicagoko Erakusketa Unibertsalean erakutsi zen eta erabakia oso kritikatua izan zen. Espezialista batzuen ustez margolanak "emakumearen menpekotasuna gizonen aurrean" lanaren funtsezko kontzeptua da.

Jarraipena aldatu

 
Samuel Murrayren eskultura.

Eakinsek zuri-beltzeko bigarren bertsioa egin zuen, hau argazkietan erreproduzitzea errazteko. Bere laguna zen Samuel Murrayk ere margolana egiten Eakinsen eskultura txiki bat egin zuen.

Margolana, bestetik, beste estatubatuar egilearen lanetan ere eragina izan zuen, esaterako, Edward Hopperren lanean.[2]

Erreferentziak aldatu

  1. a b .
  2. .

Kanpo-estekak aldatu