Errealismo zientifiko

Errealismo zientifikoa errealismo kritikoaren aldaera bat litzateke. Hainbat zutabe nagusi ditu:

  1. errealitate objektibo bat dago,
  2. zientziaren helburu nagusia errealitatea azaldu, deskribatu eta aurreikustea da,
  3. zientziak metodo zientifikoari esker bere helburuak modu bereizi batean lortzea. Hala ere, ezaugarritze hau nahiko inozo eta ahula da.

Honen arrazoi nagusia errealismo zientifikoaren aldaera anitz daudela da, esan daiteke autore bakoitzeko errealismo zientifiko bat badela. Autore bakoitzak ezaugarri ezberdin bati ematen dio garrantzia.

Filosofoak aldatu

Errealismo zientifikoa landu duten filosofoen artean hauek lirateke esanguratsuenak: Mario Bunge argentinarra; Hilary Putnam, Philip Kitcher eta Richard Boyd estatu batuarrak eta Ikka Niiniluoto finlandiarra.

Teorien errealismoa eta entitateen errealismoa aldatu

Ian Hacking-en Representar e intervenir lanean bi errealismo zientifiko ezberdintzen dira:

  1. Errealismoaren teoria zuzena izango da errealitatea den bezala islatzen badu.
  2. Entitateen inguruko errealismoak entitateen existentzia ziurtatzen du.

Kontutan izan behar da bigarren printzipioak ez duela lehenengoa bermatzen. Esaterako Ian Hacking-ek entitate batzuen errealismoa onartzen badu ere, teorien aurrean mesfidati azalduko da. Bere aburuz, garrantzi handiagoa du munduaz nola pentsatzen dugun eta ez hainbeste bertan egiten ditugun ekintzak.

Kanpo estekak aldatu