Agerre Bekoa baserria
Agerre Bekoa baserria edo Agirre Behekoa Gipuzkoako Urola Kosta eskualdeko Zarautz udalerrian dagoen XVII. mendeko baserri bat da[1].
Agerre Bekoa baserria | |
---|---|
Eraikitako euskal ondasun nabarmena | |
Kostaldeko Donejakue bidea | |
Kokapena | |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Gipuzkoa |
Udalerria | Zarautz |
Koordenatuak | 43°17′05″N 2°09′18″W / 43.28462°N 2.15507°W |
Historia eta erabilera | |
Eraikuntza | XVI. mendea |
Ondarea | |
EJren ondarea | 26 |
Ezaugarriak
aldatuErdi Aroko jatorria duen Iñurritza auzoan dagoen baserririk zaharrena. Bere garaian, familia bakarreko etxebizitza izan zen, bi isurkiko teilatua eta dolare egitura zuena. XVII. mendean, sute baten ondorioz, berreraiki egin behar izan zen, jatorrizko egituratik oinplanoa, ekialdeko aurpegia eta atzeko horma bakarrik mantenduz. Familia bakarreko egitura mantendu zuen, XVIII. mendean bi maizter familia hartzeko egokitu zen arte. Eraberritze horretan zehar, hirugarren isurki bat sartu zen atzeko aldean, Kantauri itsasoaren eraginez kalteak jasaten ari zena. Balkoi hegala ere ondorengo garaikoa da.
Antzinako iparraldeko aurpegian, non gaur egun ikusten uzten ez duen ukuilu bat atxikitzen den, ojiba-arku bat (ukuilurako sarrera zaharra) eta erdi-puntuko bi leiho daude, lastategia aireztatzea ahalbidetuko luketenak. Mendebaldeko aldean, asken korridoreari emango liokeen arku zorrotz bat dago[1].
Ondarea
aldatuEusko Jaurlaritzak izendatutako ondarea da[2].
Erreferentziak
aldatu- ↑ a b «Zarautz Historikoa ~ Agirre Behekoa (Agerre Behekoa) [Baserria | Zarautz - Gipuzkoa»] www.gurezarautz.net (Noiz kontsultatua: 2019-09-26).
- ↑ «Agerre Bekoa baserria. Ondarea. Euskal Ondare Kulturalaren Informazio Sistemaren hasiera orria» www.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2019-09-26).