Agaricus lanipes Agaricaceae familiako perretxiko espezie bat da.[1]

Agaricus lanipes
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaAgaricaceae
GeneroaAgaricus
Espeziea Agaricus lanipes
Mikologia
 
orriak himenioan
 
himenioa askea da
 
saprobioa da

Oharra: ez fidatu soilik orri honetan ematen diren datuez perretxiko bat identifikatzeko orduan. Inolako zalantzarik izanez gero, kontsultatu aditu batekin.

Sinonimoak: Agaricus fuscofibrillosus, Agaricus mediofuscus

Deskribapena aldatu

Kapela: 120 mm arteko diametrokoa, lehenik globo-itxurakoa, azkenik lau-ganbila. Kapelaren azala leuna eta matea, zuntz erradialez estalia, marroi-txokolate kolorekoa, ezkata fibriloso zentrokideetan banatzen direnak. Ertz mehea.

Orriak: Libreak, zabalak, estu, hasieran arrosa kolorekoak, geroago marroi-gorrixkatik arre-txokolate ilunera doan kolorekoak.

Orri libreak: Oinera hurbiltzen diren orriak, baina ukitzen ez diotenak.

Hanka: Klabiformea edo erraboildun samarra, leuna eraztunaren gainetik eta fibrilosoa eraztunaren azpitik, behealdean zerrenda mehe eta zeharkakoak ditu, okre antzeko kolorekoak; Eraztun superoa, sinplea eta mintzezkoa.

Haragia: Zuria, eta aireak ukitzean, poliki-poliki arrosa kolorekoa bihurtzen da goialdean eta hori-okre antzekoa oinarrirantz.[2]

Etimologia: Agaricus terminoa grekotik dator, perretxikoa esan nahi duen "agarikón" hitzetik.

Jangarritasuna aldatu

Ez da jangarria[3]

Nahasketa arriskua aldatu

Agaricus impudicus eta are Agaricus vaporarius forma batzuen nahiko antzekoa. Agaricus romagnesii delakoak, tonu grisagoak ditu eta eraztuna ez hain zabala.

Sasoia eta lekua aldatu

Udan eta udazkenean. Baso, parke eta lorategietan, hostozabalen eta koniferoen azpian. Urria.[4]

Banaketa eremua aldatu

Batez ere Danimarkan, Suedian eta Euskal Herrian. Alpeak, Frantzia, Erresuma Batua, Espainia, Belgika, Herbehereak, Irlanda, Austria, Alemania, Norvegia, Italia, Hungaria, Polonia, Eslovenia.[5]

Erreferentzia aldatu

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 276 or. ISBN 84-282-0865-4..
  3. (Gaztelaniaz) Sociedad micológica Barakaldo. Investigación y divulgación de la micologia.
  4. (Gaztelaniaz) AVM Asociacion Vallisoletana de Micologia.
  5. Agaricus lanipes: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.

Kanpo estekak aldatu