Agaricus bresadolanus

Agaricus bresadolanus edo Agaricus romagnesii Agaricaceae familiako perretxiko espezie bat da.[1] Agaricus xanthoderma delakoak bezala, sindrome gastrointestinala sortzen du (beherakoa, gorakoa, ondoeza) zenbait orduz. Orri arrosadun txanpiñoi guztiak ez dira jangarriak.

Agaricus bresadolanus
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaAgaricaceae
GeneroaAgaricus
Espeziea Agaricus bresadolanus
Bohus, 1969
Mikologia
 
orriak himenioan
 
himenioa askea da
 
saprobioa da

Oharra: ez fidatu soilik orri honetan ematen diren datuez perretxiko bat identifikatzeko orduan. Inolako zalantzarik izanez gero, kontsultatu aditu batekin.

Deskribapena aldatu

Kapela: 3 eta 8 cm arteko diametrokoa, hasieran globo itxurakoa, gero laua, irregularra, arrexka koloreko zuntz ezkatadunak ditu.

Orriak: Hasieran arrosak, gero arrexkak, ertz zurixkekin.

Hanka: Liraina, zuria, igurtziz horitzeko joera duena, bere oinarrian sustrai luze bat du adarrekin, oharkabean pasa daiteke, perretxikoa bat-batean ateratzen bada.

Haragia: Gorritzeko joerarekin. Ereduko forman, anis eta fenolen arteko usain ahula du, nabarmenagoa eta biziagoa infidus aldaeran.[2]

Etimologia: Agaricus terminoa grekotik dator, perretxikoa esan nahi duen "agarikón" hitzetik.

Toxikotasuna aldatu

Toxikoa

Nahasketa arriskua aldatu

Agaricus Bresadolianus oso antzekoa da, honek kapela erregularragoa du; orrien kolore berekoa, zistidiorik ez dagoelako, honek ere oinaren oinarrian sudur antzeko bat du, ez da puntan amaitzen.[3]

Sasoia eta lekua aldatu

Udazkenean, belarrezko ibilbideetan, lorategietan eta parkeetan, hostozabalengandik hurbil samar.

Banaketa eremua aldatu

Kanada, Ameriketako Estatu Batuak, Mexiko, Europa, Errusia, India, Taiwan.[4]

Erreferentziak aldatu

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo.. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 332 or. ISBN 84-404-0530-8..
  3. (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 274 or. ISBN 84-282-0865-4..
  4. Agaricus bresadolanus: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.

Kanpo estekak aldatu