Agaricus langei Agaricaceae familiako perretxiko espezie bat da.[1] Itxura odoltsua izan arren, edozein basa txanpiñoi bezala prestatzen da.

Agaricus langei
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaAgaricaceae
GeneroaAgaricus
Espeziea Agaricus langei
Mikologia
 
orriak himenioan
 
himenioa askea da
 
saprobioa da
 
jangarria da

Oharra: ez fidatu soilik orri honetan ematen diren datuez perretxiko bat identifikatzeko orduan. Inolako zalantzarik izanez gero, kontsultatu aditu batekin.

Deskribapena aldatu

Kapela: 6 eta 12 cm arteko diametrokoa, kolorea marroi-horixka zikina du, hondo argiagoaren gainean. Erdi-esferikoa, gero ganbila, erdian zapal samarra, azkenik zabaldua. Azala bereiz daiteke, lodia, zaila, lehorra eta zuntzezko ezkatak dituena.

Orriak: Libreak, estu, desberdinak, meheak eta sabelarekin erdian. Hasieran kolore arrosa ederra dute, azkenik marroi-txokolate kolore iluna hartzen dute.

Orri libreak: Oinera hurbiltzen diren orriak, baina ukitzen ez diotenak.

Hanka: Zurixka-arrosa, 8 - 12 x 1 - 3 cm-koa, zilindrikoa, oinarrirantz sendotuaz, gorritu egiten da zapaltzean. Eraztun zuria, iraunkorra, zabala, mehea eta mintzezkoa.

Haragia: Trinkoa, zuria, gorri-karmin bizi kolorea hartzen du aireak ukitzean. Zapore gozokoa eta usain ahulekoa.[2]

Etimologia: Agaricus terminoa grekotik dator, perretxikoa esan nahi duen "agarikón" hitzetik. Langei epitetoa Jakob Emanuel Lange (1864-1941) daniar mikologoaren omenez da.

Jangarritasuna aldatu

Kalitate oneko jangarria. Bere itxura odoltsuagatik susmagarritzat hartu izan da arrazoirik gabe.[3]

Nahasketa arriskua aldatu

Agaricus haemorrhoidarius delakoarekin, honek hostozabaletan irteten du. Agaricus sylvaticus espeziarekin ere bai, honek hasieran gorri-laranja koloreko haragia du, gero gorri-odol kolorekoa eta normalean pinudietan ateratzen da. Biak jateko onak.[4]

Sasoia eta lekua aldatu

Abuztutik azarora bitartean, batez ere koniferetan ateratzen da.[5]

Banaketa eremua aldatu

Kanada, Europa, Errusia, Iran, India, Australia.[6]

Erreferentziak aldatu

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 327 or. ISBN 84-404-0530-8..
  3. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987)). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona,, 175 or. ISBN 84-282-0253-6 (T.I). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
  4. (Gaztelaniaz) Palazon Lozano Fernando. (2006). Setas para todos. JoseLuis Añanos Echo Editorial Pirineo, 329 or. ISBN 84-87997-86-4..
  5. (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 276 or. ISBN 84-282-0865-4..
  6. Agaricus langei: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.

Kanpo estekak aldatu