Azpibeltz odoltsua (Agaricus haemorrhoidarius) Agaricaceae familiako perretxiko espezie bat da.[1] Jangarri ona da, baina ez oso ezaguna eta bildua. Agaricus campestris perretxikoaren antzeko kalitate gastronomikoak ditu.

Azpibeltz odoltsua
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaAgaricaceae
GeneroaAgaricus
Espeziea Agaricus haemorrhoidarius
Schulzer, 1874
Mikologia
 
himenioa askea da

Oharra: ez fidatu soilik orri honetan ematen diren datuez perretxiko bat identifikatzeko orduan. Inolako zalantzarik izanez gero, kontsultatu aditu batekin.

Deskribapena aldatu

Kapela: 12 cm arteko diametrokoa, hemisferikoa, gero ganbila eta bukaeran zabaldu egiten da. Ertz inkurbatua eta apendikulatua, errezel zuriaren hondarrekin. Azal bereizgarria, fibriloso-ezkatatsua, arre-okre antzeko kolorekoa, ukitzean gorriz zikintzen da. Schäffer erreakzioa negatiboa.

Orriak: Estu, desberdinak, libreak, arrosa-gorrixka kolore bizikoak, bukaeran arre-purpura ilun kolorekoak. Ertz irregularrekoak eta alboak baino kolore argiagokoak. Espora-jalkina arre-purpura kolorekoa.

Orri libreak: Oinera hurbiltzen diren orriak, baina ukitzen ez diotenak.

Hanka: 13 cm arteko garaierakoa eta 2,5 cm arteko lodierakoa, erraboildun samarrekoa, laster barnehutsa, leuna eraztunetik gora eta flokonoso-ezkatatsua azpitik, zurixka, ukitzean gorriz zikintzen da. Eraztun superoa, mintzezkoa, ertz flokosoa, batzuetan koskaduna, zuria.

Haragia: Lodia, zuria, ebakitzean gorritu egiten da, usain eta zapore fungiko atseginak ditu.[2]

Etimologia: Agaricus terminoa grekotik dator, perretxikoa esan nahi duen "agarikón" hitzetik. Haemorrhoidarius epitetoa berriz latinetik dator, hemorroidea, esan nahi duen. "haemorrhois" hitzetik. Haragiak kolore gorria hartzeko duen joeragatik.

Jangarritasuna aldatu

Jangarri bikaina.[3]

Nahasketa argazkia aldatu

Agaricus sylvaticus delakoarekin nahas daiteke eta baita Agaricus langei espeziearekin ere, honek, markatuago ditu ezkatak eta batez ere koniferoetan hazten da.

Oharra: Gorritzen diren espezieen artean, hobekien bereizten dena da, kapelan dituen zuntzengatik eta ez duelako ia ezkatarik

Sasoia eta lekua aldatu

Udan eta udazkenean hostozabalen basoetan, batez ere Quercus zuhaitzetan, baina baita koniferoen basoetan ere.[4]

Banaketa eremua aldatu

Europa, Ameriketako Estatu Batuak, Kanada.

Erreferentziak aldatu

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Palazon Lozano Fernando. (2006). Setas para todos. Jose Luis Añanos Echo Editorial Pirineo, 330 or. ISBN 84-87997-86-4..
  3. (Gaztelaniaz) Palacios Quintano Daniel. (2014). Disfrutando con las setas. Leitzaran, Grafikak S.L. Andoain, Gipuzkoa, 310 or. ISBN 978-84-617-0196-4..
  4. (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 276 or. ISBN 84-282-0865-4..

Kanpo estekak aldatu