Agaricus cupreobrunneus
Agaricus cupreobrunneus Agaricaceae familiako perretxiko espezie bat da.[1] Hornigai gisa edo haragi gorriekin. Prestatzean galdu egiten du usain desatsegina, eta usain fungikoa areagotu egiten zaio. Agaricus campestris espezieak baino kalitate apaltxoagoa du.
Agaricus cupreobrunneus | ||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
![]() | ||||||||||||||||||||||||||||
Sailkapen zientifikoa | ||||||||||||||||||||||||||||
Erreinua | Fungi | |||||||||||||||||||||||||||
Klasea | Agaricomycetes | |||||||||||||||||||||||||||
Ordena | Agaricales | |||||||||||||||||||||||||||
Familia | Agaricaceae | |||||||||||||||||||||||||||
Generoa | Agaricus | |||||||||||||||||||||||||||
Espeziea | Agaricus cupreobrunneus Pilát, 1951 | |||||||||||||||||||||||||||
Mikologia | ||||||||||||||||||||||||||||
|
Sinonimoak: Psalliota campestris var. cupreobrunnea, Agaricus campestris var. cupreobrunneus, Agaricus cupreobrunneus, Psalliota cupreobrunnea.
Deskribapena
aldatuKapela: 10 cm arteko diametrokoa, hemisferikoa edo ganbiletik laura. Ertza inkurbatua, soberakinekin. Kapelaren azala arre-grisaxka kolorekoa, zuntzez eta ezkata erradialkiz apaindua.
Orriak: Arrosa koloretik arre ilunera doan kolorekoak heltzean.
Hanka: Zilindrikoa, solidoa, zuritik grisera doan kolorekoa. Eraztun sinplea, mintzezkoa eta hauskorra.
Haragia: Urria, zuria arrosa kolorera biratzen. Usain eta zapore desatseginak ditu.[2]
Etimologia: Agaricus terminoa grekotik dator, perretxikoa esan nahi duen "agarikón" hitzetik.
Jangarrirasuna
aldatuKalitate ertaineko jangarria.[3]
Nahasketa arriskua
aldatuKapela fibrilosoa edo ezkatatsua duten beste Agaricus batzuekin nahas daiteke, hala nola Agaricus campestris delakoarekin.
Sasoia eta lekua
aldatuUdazkenean. Larreetan. Belar estaldura ona duren eremu garbietan. Haran zabaletan eta belarjaleek bazkatzen duten mendietan.
Banaketa eremua
aldatuAmeriketako Estatu Batuak, Europa, Errusia, Australia, Zeelanda Berria.[4]
Erreferentziak
aldatu- ↑ Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza • Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012 • Euskalnatura • Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987 • Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973 • Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
- ↑ (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 274 or. ISBN 84-282-0865-4..
- ↑ (Gaztelaniaz) Ubillos Javier. (2020). Curso de iniciación a la micología, fichas micológicas. Asociacion cultural “Baxauri” Kultur Elkartea Mikologia, Bajauri, Cofradia Vasca de Gastronomia.
- ↑ Agaricus cupreobrunneus: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.