Adizio-erreakzio

Erreakzio-mota bat, zeinean bi entitate kimiko (molekula) edo gehiago konbinatu, eta lortutako entitate kimikoak hasierako erreaktiboen atomo guztiak baititu

Adizio-erreakzioak konposatu organikoek izan dezaketen erreakzio-motetako bat, zeinean bi entitate kimiko (molekula) edo gehiago konbinatzen diren eta lortutako entitate kimikoak hasierako erreaktiboen atomo guztiak baititu[1][2].

Etenoaren eta kloroaren arteko adizio-erreakzioa 1,2-dikloroetanoa emanez

Adizio-erreakzioak lotura anizkoitzak dituzten konposatuei mugatzen zaizkie hala nola alkenoak (lotura bikoitza), alkinoak (lotura hirukoitza), eraztunak dituzten konposatuak eta karborno-heteroatomo lotura bikoitza duten funtzio-talde batzuk (karboniloak edo iminak).

Adizio-erreakzioen kontrakoak eliminazio-erreakzioak dira. Esaterako, alkeno bat hidratatzea dagokion alkohola lortzeko.

Adizio-erreakzio polarren artean bi mota nagusi daude: adizio elektrozalea eta adizio nukleozalea. Adizio nukleozale eta elektroizaleen arteko diferentzia da, lehenengoan elektroi-pareak onartzen dituen taldeek hartzen dutela parte eta bigarrenean elektroi-pareak ematen dituzten taldeak direla parte hartzaileak. Adizio-erreakzio ez-polarren kasuan adizio erradikalarioak, hots erradikal askeen bidez doazenak, eta zikloadizioak ditugu. Polimerizazioaren kasuan adizio-polimerizazioa izango dugu.

Adizio-erreakzioen eskema. Goitik behera, elektroizalea, nukleozalea eta erradikalarioa (X = haluroa)

Erreferentziak aldatu

  1. «ZT Hiztegi Berria» zthiztegia.elhuyar.eus (Noiz kontsultatua: 2021-01-16).
  2. Basterretxea, Francisco; Zabala, Gorka; Mijangos, Fernando; Izurieta, Itziar; Etxeberria, Nestor & Martinez de Marigorta, Edorta. (1999). Kimika Orokorra. UEU, 599 or. ISBN 84-86967-71-6..

Kanpo estekak aldatu